NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

MaRINET: Offshore Energia Berriztagarriak bultzatzeko Europear apustua

2011.12.16

TECNALIAk bere laborategi experimentala kostu barik eskaintzen du, itsas energia entseguentzako.

MaRINET proiektuak EBak 7. Esparru Programaren bidez finantzatua, offshore energia berriztagarrien garapena (olatu, korronte eta itsas energia eolikoa) bizkortu nahi du, tamaina guztietako entsegu azpiegitura esperimentalak bateratuz. Lehenengo deialdia edozein azpiegitura erabiltzeko 2011ko abenduaren 1an ireki da eta 2012ko Otsailaren 29 an bukatuko da.

Bazkide guztiak, TECNALIA eta EVE espaniar partaide bakarrak izanik, itsas teknologietan aitzindariak dira. Azpiegiturez gain, bere ezaguera eta esperientzia emango diote proiektuari. Offshore teknologi bakoitzerako entsegu estandarizazio eta normalizazio lanak aurrera eramango dira. Halaber, bai Teknologi horizontalak zein alor elektrikoa eta sarearekiko konexioa ere garrantzitsuak izango dira. Azken hauetan, TECNALIAk Alemaniako FRAUNHOFER-IWES institutoarekin batera aktiboki parte hartuko du.

MaRINET publiko orokorrari zuzenduta dago, ikertzaile, merkataritza erabiltzaile, ETEak, etab. azpiegituretara sarbidea kostu barik izan dezakete. Guztira, sareak 42 entsegu azpiegitura eta 12 herritako 28 bazkide ditu. Eskala txikiko prototipoak zein itsas azpiegiturak osatzen dute sarea. Hauetan, itsas teknologien elementu guztiak froga daitezke hala nola, ingurumen eta aingura entseguak, energi ateratze sistemaren osagaien entseguak, sarearekiko konexioa etab. Proiektuak irauten duen lau urteetan zehar azpiegituren erabilera 700 astetakoa izan daiteke, 300 proiektu eta 800 erabiltzaileentzako .

Proiektuan zenbait partaide beren ezagutza zabalduko dute ikastaro multzo batzuen bidez. TECNALIA “Ekipamendu elektrikoaren modelatze esperimentala” ikastaroaren arduraduna izango da.

Azpiegiturak

Azpiegiturei dagokienez, TECNALIAk bere laborategi esperimentala eskaintzen du itsas turbina eta aerosorgailuen portaera simulatzen duten zenbait entsegu bankuekin. Hauetan, turbinen kontrolak, potentzi bihurgailuak eta sarearekiko konexio teknikak froga daitezke.

EVEk bere bi itsas azpiegitura eskaintzen ditu: Alde batetik Lemoizen daukan BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) non itsas bihurgailuak frogatzeko leku egokitua dagoen; bestetik, Mutrikun dauden 16 kulunka ur zutabeak.

Lehenengo deialdia edozein azpiegitura erabiltzeko 2011ko abenduaren 1an ireki da eta 2012ko Otsailaren 29 an bukatuko da.

Itsas energiak gorantz ari dira. Ikertzaile talde askok lan handia egiten ari dira itsas ingurumenak dakarren arazoei irtenbidea bilatzeko. Momentuz, itsas bihurgailuak garai prekomertzialean daude, eta ikerketa sakona behar da sistema guztiz lehiakorretara heltzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

1logo_ue.gif 1logo_FP7.gif

Negozio-unitatea: Energia


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: