NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

ICT/European Software Institute

Media negozio-unitatea

TECNALIAren Media Unitatean, ikertu eta garatu egiten dugu komunikazioan, kulturan eta aisian, industrian nahiz erabakiak hartzeko egoeretan erabiltzen diren interfazeak sortzeko teknologia. Informazio konplexua modu bisualean adierazteko moduan tratatzea ahalbidetzen duten negozio-ereduak sortzen ditugu.

Informazio eta Interakzio Sistemak negozio-unitatea

TECNALIAren Informazio eta Interakzio Sistemak Unitateak turismoaren, aisiaren, merkataritzaren eta logistikaren arloetako zerbitzuak ematen dituzten enpresen garapen jasangarriari eta lehiakortasunari laguntzen dir, informazio-teknologien diziplina anitzeko ikerketaren bidez.

Informazio Gizartearen negozio-unitatea

Informazio Gizartearen arloaren helburua eta xedea da administrazio publikoari laguntzea eten digitala murrizten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) herritarrei nahiz enpresa txikiei hurbilduz eta haietarako sarbidea erraztuz.

Software Systems Engineering-aren negozio-unitatea

Softwarearen atal garrantzitsu bat teknologia da, baina gizakia ere atal garrantzitsua da. Hori dela eta, TECNALIAren Softwarearen Unitatearen ikuspegia barneratzailea da, teknologia- eta tresna-garapena ez ezik, kudeaketa-praktikak eta transferentzia-prozesuak ere kontuan hartzen baititugu, balio neurgarria sortuz bezeroentzat.

Telecom negozio-unitatea

TECNALIAren TELECOM unitatea etorkizuneko sareetarako teknologia garatzen espezializatua dago. Telekomunikazioen sektorearen I+G behar zehatzak asetzeko helburua du. Aldi berean, gobernuari eta erakunde publikoei laguntzen die, eta balioa ematen dio gizarteari, berrikuntzaren eta teknologiaren bitartez.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: