NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

BerbaTek proiektuan hizkuntza-teknologietan 3 urtez egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte

2012.02.10

hiru demo: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

BerbaTek proiektua hiru urtez hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen jardun dute VICOMTECH-IK4 teknologia-zentroak, TECNALIA, EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioak, hizkuntza-industrien alorrean erabilera praktikoa izango duten aplikazioetan indarra jarriz. Eta, egindako ikerketa-lanaz gain, hiru demo garatu dituzte: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Bilatzaile semantiko multimediak semantikoki lotzen ditu kontzeptuak sarean. Elhuyarrek sortutako edukien gainean egiten ditu bilaketak, eta, Tecnaliak garatutako teknologiaren bidez, termino bat bilatzen denean, ontologian oinarritu eta termino horren sinonimoak, azpiklaseak eta superklaseak ere bila ditzake. Aldiz, emaitza irudia bada, antzeko irudiak ematen ditu.

Filmak automatikoki bikoiztea oraingoz erronka zaila bada ere, bikoizketa automatikoaren demoak egoki egiten du lan ezaugarri zehatzeko dokumentalekin: hizlari bakarra dagoenean eta ezpainen mugimenduarekin koordinatzea ezinbestekoa ez denean. Gaztelaniazko dokumental bat eta horren transkripzioa izanik, Vicomtech-IK4ren denbora-lerrokatze automatikoaren bidez, azpititulu-fitxategi bat sortzen da. Gero, itzultzaile automatikoak euskarara itzultzen ditu azpititulu horiek, eta ahots bihurketa sistemak euskarazko ahots sinkronizatua sortzen du.

Hizkuntzak irakasteko tutore pertsonala berriz, emozioak adieraz ditzakeen 3Dko pertsonaia bat da. Euskaraz hitz egiten du, eta euskaraz esaten zaiona ulertzeko gai da, Aholab-en teknologiari esker. Horrela, IXAren sortutako teknologiaren bidez automatikoki sortutako gramatika-ariketak edo ulermen-ariketak egiten lagundu diezaguke. Azkenik, idazten ere lagun gaitzake (hiztegiak kontsultatzea ahalbidetzen du, hitzak nola deklinatzen diren eta zenbakiak nola idazten diren esan...).

BerbaTek proiektuaren aurretik, bost eragileek osatutako partzuergoak Anhitz proiektua gauzatu zuen 2006. eta 2008. urteen artean, eta zientzia-aditu birtual baten demoa garatu zuten. 2002-2004 aldian, berriz, Hizking XXI proiektua garatu zuten.

Orain, enpresen eskari eta beharretara egokitzea eta bere txokoa hartzea baino ez zaio falta proiektu berritzaile honi.

Negozio-unitatea: Informazio eta Interakzio Sistemak


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: