NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Industria eta Garraioa

Galdaketaren eta Siderurgiaren negozio-unitatea

TECNALIAren Galdaketaren eta Siderurgiaren Unitateak Europan errotze handia duen sektore baten beharrei erantzuten die, mundu globalizatuan lehiatzeko behar duen bereizgarri berritzailea emanez. Unitate honen jarduera nagusia da teknologia transferitzea, I+G+B proiektuak gauzatuz edo sektoreari osoko laguntza emanez prozesuen eta/edo produktuen aurrerapenen balio-kate osoan.

Sistema Industrialen negozio-unitatea

TECNALIAren Sistema Industrialen Unitateak produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko, fabrikatzeko, haien mantentze-lanak egiteko eta balio-bizitzari amaiera emateko bitarteko berriak garatzen ditu, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Hiru dira unitate honen jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio- eta automatizazio-sistemak; robotika eta manipulazioa; eta mantentze-lanetarako eta balio-bizitzaren amaierarako irtenbideak.

Garraioaren negozio-unitatea

TECNALIAren Garraioaren Unitateak negozioetarako irtenbideak garatu eta aukerak sortzen ditu, automobil-sektorerako, sektore aeroespazialerako eta aeronautikarako I+G+B proiektuetan oinarrituz.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: