NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
TECNALIAren Sistema Industrialen Unitateak produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko, fabrikatzeko, haien mantentze-lanak egiteko eta balio-bizitzari amaiera emateko bitarteko berriak garatzen ditu, enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hiru dira unitate honen jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio- eta automatizazio-sistemak; robotika eta manipulazioa; eta mantentze-lanetarako eta balio-bizitzaren amaierarako irtenbideak.
Negozio-unitateetan oinarritutako Tecnaliaren antolaketa-ereduak teknologien zeharkakotasuna eta osagarritasuna sustatzen ditu, eta, hala, Sistema Industrialen Unitateak askotariko sektoreetara bideratu dezake bere jarduera: makina-erremintara, aeronautika- eta itsasontzi-ekoizpenera, nekazaritzako elikagaietara, eraikuntzara, energia berriztagarrietara eta garraiora, besteak beste.
ORRI-OINA
© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: