Soluzioak sorkuntza berriztagarria lortzeko, CO2-rik gabeko mugikortasuna sustatzeko, sare adimendunetarako, energia biltegiratzeko, industria karbonogabetzeko eta energetikoki efizienteak diren hiri-inguruneetarako.
Soluzioak sorkuntza berriztagarria lortzeko, CO2-rik gabeko mugikortasuna sustatzeko, sare adimendunetarako, energia biltegiratzeko, industria karbonogabetzeko eta energetikoki efizienteak diren hiri-inguruneetarako.


2050ean klima-neutraltasuna lortzeak energia erabat karbonogabetzea eskatzen du, eta, aldi berean, iturri % 100 berriztagarriak baliatzen dituen sistema elektrikoa edukitzea. Aurrekaririk gabeko erronka dugu hori, eta, lortuko badugu, beharrezkoak dira hainbat eginahal: energia-iturri berriztagarriak masiboki sartzea; eraikinen, hirien eta industriaren energia-efizientzia areagotzea; garraioa elektrifikatzea; edo erregai fosilen tokian energia-eroalea berdeak ipintzea eta sare adimendunak zabaltzea, energia sortzeko, biltegiratzeko eta banatzeko kudeaketa aurreratua erraztuz.
Testuinguru horretan, industriarekin eta erakundeekin lankidetzan dihardugu karbono gutxiko energia-soluzioak garatzeko, aplikazio bakoitzak eskatzen dituen teknologia egokiak integratuz. Negozioaren eraldaketa eredu energetikoaren aldaketarekin lerrokatu nahi dugu, oinarri teknologikoa duten aukera berriak garatuz honako eremu hauetan:
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.



















