Hirien eta lurraldeen eraldaketa positiboan eta garapenean laguntzen dugu, hiri-soluzioen multzo baten bidez eta teknologia aurreratuak aplikatuz.

    Tecnalia - Ecosistema urbano

    <p>Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu; horretarako, hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu, hiri adimendunaren ikuspegia hartzera bideraturik eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak baliatuz.</p> <p>Pertsonak ardatz dituen hiri-eredu bat defendatzen dugu, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorririk.</p>

    Laguntza eskaintzen diegu hiriei, erronkak konpon ditzaten, ikuspegi bat eraiki dezaten eta hiri adimendunaren eredura hurbildu daitezen. Horretarako, hiriarekin lotutako teknologia-multzo bakarra daukagu, eta konbinatu egiten ditugu hiri-soluzio integralak sortzeko:

    Teknologiaren bidez eragin handiko aukerak sortu nahi dituzu?

    Produktu eta prozesu aurreratuetara bideratzen dugu berrikuntza, eraikin automatizatuak, energia-sorgailuak eta batere emisiorik gabeko ingurune eraikiak lortzeko. Horri esker, eraikin adimentsuagoak, seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak egiten ditugu. Arlo hauetan lan egiten dugu:

    • Arkitektura-, hirigintza- eta barne-proiektuen digitalizazioa, produktibitatea, ingurumen-inpaktua eta segurtasuna hobetzeko.
    • Modelizazio aurreratua eta kudeaketa adimenduneko sistemak denbora errealean, energia positiboko eraikinak lortzeko.
    • Eraikinak mantentzeko eta ustiatzeko soluzioak garatzea. Eraikinen biki digitala, efizientzia lortzeko eta eragiketa-kostuak murrizteko. Produktu pertsonalizagarriak konfiguratzea ingurune hiperrealistetan, bistaratze interaktiboarekin.

    Propietate eta funtzionalitate berriak edo hobeak dituzten materialak eta produktuak diseinatzen eta garatzen ditugu, zeinak, aldi berean, karbono-aztarna murrizten laguntzen baitute. Plastiko teknikoak, konpositeak, itsasgarriak, estaldurak, zelulosatik eratorritako produktuak eta halako materialak baliatzen ditugu lanerako.

    • Ezaugarriak hobetzea, iraunkortasunari eta erresistentziari dagokienez.
    • Funtzionalitate berriak ematea, hala nola energia biltegiratzea, autoinstalatzea, eroankortasun elektrikoa edo superisolamendua.
    • Erresistentzia biologikoa eta suarekiko erreakzioa hobetzea.
    • Isolamendu termikoa.
    • Zelulosa-nanozuntzak lortzea eta aldatzea.
    • Elementu aurrefabrikatuen fabrikazio gehigarria (hormigoia eta polimero termoegonkorrak).

    Energia-efizientzia eta energia berriztagarrietarako soluzio teknologikoak garatzen ditugu, elektrizitatea sortzeko edo biltegiratzeko, energia termikoa emateko, tenperatura erregulatzeko edo isolamendua hobetzeko, bai eraikuntzara bideraturik, bai hiri-eskalan. Arlo hauetan lan egiten dugu:

    • Energia kudeatzeko, optimizatzeko eta planifikatzeko sistemak eta erremintak, eraikin, hiri (mikro-sareak eta district heatinga) eta lurraldeetarako.
    • Soluzio digitalak (IoT, RV/Ra, zibersegurtasuna, kate-blokeak), ekipamendu energetikoak eta eraikinak «smartizatzeko».
    • Eraikinaren biki digitala eta osagai energetikoak.
    • Bilgarriak, efizientzia handiko soluzio termikoak eta eguzki-soluzioak diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea, eraikinetarako, hiri-ingurunerako eta azpiegituretarako.
    • Hiriaren eta lurraldearen energia-plangintza.

    Hirien, azpiegituren, lurraldearen eta funtsezko industria-sektore batzuen erresilientzia sustatzen dugu, hala nola energiaren sektorearena, ad-hoc soluzioak garatuz.

    Horretarako, administrazioei eta enpresei laguntzen diegu hainbat egitekotan:

    • Soluzioak diseinatzea, konbinatuz, batetik, monitorizazioko eta kudeaketa adimenduneko teknologiak eta, bestetik, denbora-muga desberdin batzuetarako egindako klima-aldaketaren proiekzioen (egoeren) erosketa, tratamendua eta ustiaketa.
    • Zaurgarritasuna eta arriskua analizatzeko zerbitzu klimatiko pertsonalizatuak garatzea.
    • Klima-aldaketara egokitzeko neurri eta plan eraginkorrak diseinatzea eta garatzea, naturan oinarritutako soluzioetan arreta berezia jarriz.
    • Klimara moldatzeko egokitzapenak politika publiko eta pribatuetan sartzea epe luzeko erresilientzia areagotzeko, lurralde-antolamenduan, hirigintzan, plangintza energetikoan eta enpresa-estrategian climate-proofing ikuspegia sartuz.

    Hiriak berroneratzeko eta eraldatzeko estrategien diagnostiko, plangintza eta diseinurako soluzioak garatzen eta inplementatzen ditugu hainbat dimentsio biltzen dituen ikuspegia eta partaidetza kontuan harturik; horri esker, Hiri Agenda Berriaren helburuekin lerrokatuta eraldatuko dira hiriak, jasangarriagoak, inklusiboagoak eta erresilienteagoak izan daitezen.

    Gure garapenek honako tresna eta sistema digital hauek dituzte oinarrian: datuak biltzeko eta analizatzeko erremintak eta sistemak, iragarpen-algoritmoak, modelizazio eta bistaratze aurreratua –hala nola GIS, BIM, CITYGML, IoT eta IA–.

    Alor hauetara bideraturiko teknologiak baliatzen ditugu:

    • Hiri eta lurraldeen kudeaketa adimenduna
    • Hiriaren biki digitala
    • Hiriak eraldatzea eta berroneratzea
    • Hiri eta landa-eremu jasangarri eta adimendunak
    • Energiaren plangintza eta optimizazioa
    • Hiri-ekipamenduen «smartizazioa»

    Modu integralean heltzen diogu hirietako kutsadura atmosferikoaren eta akustikoaren kudeaketari, garraioarekin, industria-prozesuekin eta abarrekin loturik.

    • Espazio publikoen ingurumen-kalitatea eta -erosotasuna ebaluatzen ditugu, kostu txikiko simulazio- eta sentsore-sistema integratuak garatuz.
    • Big Data eta Deep Learninga aplikatzen ditugu, jarduerak kudeatzeko eta optimizatzeko algoritmoak eta ereduak garatuz.
    • Hiri-espazio erosoak diseinatzen ditugu, ingurumen-irizpideak txertatuz.

    Gainera, teknologia digitaletan oinarritutako soluzioak garatzen ditugu hiri-inguruneak, eraikinak eta hiriak biztanleria gero eta zaharragoaren premietara egokitzeko, zahartze aktiboa sustatuz arreta-zerbitzuen eredu berri baten barruan.

    Silver Economyaren alorrerako funtsezkoak diren arloetan lan egiten dugu. Adibidez:

    • Gizarte- eta osasun-arreta
    • Bizitza independentea eta etxean bizitzen jarraitzea
    • Etxebizitza eta hirigintza
    • Garraioa eta mugikortasuna
    • Zahartze aktiboa eta osasungarria

    Teknologia eta negozio-eredu berriak garatzen lan egiten dugu, etorkizunean ingurumen-inpaktu txikiko mugikortasun-agertoki baterantz igarotzen laguntzeko, zeina konektatua, efizientea, segurua eta inklusiboa izango baita. Arlo hauetan lan egiten dugu:

    • Garraio-azpiegitura eta -sistema adimendunak diseinatzea eta garatzea.
    • Mugikortasun efizienteagoa lortzeko monitorizazio- eta analisi-soluzioak.
    • Safety & Security.
    • Mugikortasunaren gaineko hiri- eta eskualde-plangintza.
    • Azpiegituretan mantentze-lanak egiteko tresnak eta sistemak.

    Produktu eta prozesu aurreratuak garatzen ditugu, azpiegiturak seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak izan daitezen; horretarako, adimena ematen diegu azpiegiturei, prestazioak optimizatzen ditugu eta bizitza erabilgarria luzatzen, erabakiak hartzea errazten duten soluzio teknologiko handien bidez. Arlo hauetan lan egiten dugu:

    • Zubiak, tunelak eta ezpondak zaintzea eta mantentzea.
    • Azpiegituren monitorizazio eta kudeaketa adimenduna.
    • Azpiegitura berezietako kontserbazio- eta mantentze-lanak egitea.
    • Azpiegituretako suteen aurreko segurtasuna.

    Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta lehengaiak gutxiago kontsumitzeko soluzioak garatzen ditugu.

    • Industria/hiria sinbiosia sustatzea, materialak eta hondakinak berreskuratzeko eta aprobetxatzeko.
    • CO2-a atzitzea eta balioztatzea.
    • Hiri -eraikinen eta lurralde-eraikinen jasangarritasuna ebaluatzeko, modelizatzeko, interpretatzeko eta komunikatzeko tresnak.
    • Isurien inbentarioak eta proiekzioak; karbonogabetze-planak eta zirkulazioa hobetzekoak
    • Hiri-metabolismoa modu prediktiboan aztertzea, herritarren kontsumoaren gaineko informazioa eta ereduak oinarri harturik.

    Gure Katalogoak

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.

    Bezeroak