NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
2011ko urtarrilaren 1az geroztik, Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako bosgarrena da Tecnalia.
Tecnalia Research & Innovation entitate juridiko bakar gisa lanean hasi da gaur, 2011ko urtarrilaren 1ean; hala, amaitu da 2009ko ekainean hasi zen 8 zentro teknologikoak fusionatzeko prozesua.
Horri esker, Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako bosgarrena da Tecnalia R&I. Goi-mailako prestakuntza duten 1.450 langile ditu, 125 milioi euro inguruko fakturazioa, eta 4.000 enpresaz osatutako bezero-zorroa. Bezero horietako gehienak ETE berritzaileak dira.
TECNALIA R&Iren helburua da negozio-aukerak sortzea eta garatzea, parte hartzen duen merkatuetan duen esperientziarekin eta espezializazioarekin ikertuz eta lan eginez.
TECNALIA R&I, talde bat, proiektu bat atzo eta errealitatea gaur, etorkizunaren zerbitzura, bezeroarengan arreta osoa jarrita.
TECNALIA R&Iren ezaugarri bereizgarrietako bat da sektorekako negozio-unitateetan oinarritutako operazio-eredu berritzailea. Horri esker, bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eta diziplina anitzekoa emateko gaitasuna du.
Unitate horien bidez, TECNALIA R&Ik irtenbide integralak eskaintzen ditu, negozio-unitateen gaitasun teknologikoak eta merkatukoak era proaktiboan elkartuta.
TECNALIA R&Iren beste ezaugarri bereizgarri bat da, lan egiteko modu globala izanda, tokian tokikoarekin konpromisoa duela. Alde batetik, I+G+Bko nazioarteko proiektu handietan parte hartzeko eta bezeroei laguntzeko gaitasuna du, eta, bestetik, gertuen duen industria-sareari (ETEak gehienak) lagundu diezaioke haren berrikuntza-prozesuetan. Tokiko industriarekin duen konpromisoa argia da; izan ere, enpresekin egindako I+G+B proiektuek osatzen dute TECNALIA R&Iren jardueraren % 55 baino gehiago.
TECNALIA R&Iren nazioarteko izaera, berriz, bestelako alderdi batzuetan ikusten da. Adibidez, Espainiatik kanpo 11 egoitza ditu (25 egoitza ditu guztira), VII. Esparru Programaren barruko Europako 170 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du (horien % 20ren buru da), eta langileen kultura-aniztasuna nabarmena da, 25 herrialdetako langileak baititu.
“TECNALIAn ezagutza BPG bihurtzen dugu, pertsonen bizitza hobetzeko eta enpresetan negozio-aukerak sortzeko”
ORRI-OINA
© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: