NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
Teknologia Zentroak bere web-plataforma berria aurkeztu du
Cidemco, ESI, EUVE, Fatronik, Inasmet, Labein, LEIA eta Robotiker teknologia-zentroen integrazio-prozesua amaitu eta gero, Tecnalia Research & Innovation zentro teknologiko berriak web-ataria estreinatu du: www.tecnalia.com
Interneteko azken joeretara egokitzeko ahalegina egin du Tecnaliak -ezin bestela izan-, eta ohiko eduki estatikoaz gain, sare sozialekin, esaterako You Tube, SlideShare, Facebook eta Flickr-ekin, sinkronizatzeko aukera eskaintzen du.
Horrez gain, Tecnaliaren web-plataforma berriak podcast aplikazioak ditu, ikerketa aplikatuaren alorreko bere jardueraren berri ikus-entzunezko euskarrien bidez emateko.
Hala, Tecnalia Research & Innovation-i buruzko informazio orokorrenetik hasi eta bere 13 negozio-unitateetako bakoitzak garatzen duen jarduera espezifikoenera aurkezteko baliatutako eduki-arkitekturaren definizio zehatzari esker, erabiltzaileak aukera izango du aise eta intuizioz nabigatzeko hiru hizkuntzatan.
Nolanahi ere, fusionatutako teknologia-zentroen web-plataformak bateratzea konplexua dela aintzat hartuta, plataforma berria bi fasetan egiteko prestatu da: 2010eko uztailaren 16tik 2011ko urtarrilaren 1era, eta data horretatik aurrera. Orduan egongo da www.tecnalia.com guztiz prest.
ORRI-OINA
© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: