NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Industria-jabetzaren salmenta

Teknologia propioaren sormena eta haren ustiapen komertziala dira Tecnaliaren negozio-ereduaren oinarriak. Teknologia horrek, behar bezala babestuta, benetako soluzio berritzaile eta erabilgarriak eskaini behar dizkie gure bezeroei, balore-posizio bakarrak eskainiz (esklusibitatea), eta egun merkatuko baldintzek hainbeste eskatutako operazio-askatasuna bermatuz; bestalde, lehiakortasun-maila handitzeko I+G+Baren alde egindako apustua errentagarri egin behar du.

Hauek dira Tecnaliak arlo horretan izan dituen arrakasta batzuk:

QUATTRO robotaren ustiatze-lizentziaren salmenta

Robot QUATTROTecnaliak, Adept enpresa estatubatuarrarekin egindako hitzarmenaren bidez, Quattro, munduko robot manipulatzaile azkarrena ustiatzeko lizentzia laga dio Adept-i. Lagapen horri esker, Adept-ek robot iraultzaile horren eskubideak ustiatzen ditu bere ohiko merkatuan (Europako Batasuna, Estatu Batuak, Kanada eta Asiako hego-ekialdea), eta hirugarrenen bitartez, beste merkatuetan (Japon, Hego Korea, Errusia eta Taiwan).

Berotze-sistemaren lizentziaren salmenta

2007an Tecnaliak beroketa eta galdatze-tenperatura kontrolatzeko sistema baten lizentzia eman zion SERT-Metal-i (Frantzia). Sistema hori plasmazko zuzi batean oinarritzen da. Galdatutako piezen kalitatean ondorio kaltegarririk ez duela frogatu denez, espero ziren abantaila operatiboak berretsi egin dira.

2009ko ekitaldian plasma termikoaren bidezko berotze-unitatearen balioztatze industriala gauzatu da.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: