NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
TECNALIAk, FIK ekimenaren bitartez gehienbat, negozio-aukera ugari garatu ditu. Era askotako produktuak atera ditu, eta edozein enpresak eskuratu ditzake, patentea erosiz edo baimena lortuz, nahiz merkaturatzeko start-up enpresa bat sortuz. Oraingoz, produktu hauek daude merkaturatzeko:
Gailu haptiko unibertsala: besoa eta eskumuturra errehabilitatzeko gailu klinikoa. Iktusa izan duten pazienteentzat dago bereziki diseinatua gailu hori.
Orekarekin laguntzeko eta gorputz-orientaziorako gailua. Martxaren analisi klinikoa egiteko software bat da. Hark haririk gabeko inertzia-sentsore batez hornitutako hardware-prototipo bat eman du eta pazienteekin probatu den FSR txantiloiak egin da.
Goi- eta behe-atalak errehabilitatzeko (garuneko hodietako istripua) aplikazioetan sentsore-seinaleen estimulazio-ereduak kontrolatzeko Multipad elektrodoak (hardwarea).
Inplanteetarako peek porotsua. Bere kondizio mekaniko egokiei eta integrazio biologiko onei esker inplanteetarako erabil daiteke PEEK materiala apar bat garatu da. Traumatologiako inplanteetan erabiltzeko birxurgatu ezin diren aparren arloan sortuko diren patenteen artean lehena da.
Material sinbiotiko mikrokapsulatua. Konposatu probiotiko eta prebiotikodun produktu kapsulatuak dira, eta material polimerikoz kapsulatzen dira. Kapsularen egiturari esker, kapsulatutako material sinbiotikoa kapsulatu gabekoa baino eraginkortasun handiagoz iristen da heste-hodira. Gainera, bakarrik zein elikagaien barruan, heste-jardueraren disfuntzioak saihesteko eta tratatzeko erabili daiteke.
Pertsona batek inguruan dituen estimuluek sentsazio positiboa edo negatiboa eragiten dioten jakin laguntzen duen sistema. Gailu estandar batez (edonork eskura dezakeen pultsometro komertzial bat) baliatzen da une jakin batean pertsona jakin batek dituen emozioen bizitasuna eta neurria zehazteko.
TECNALIAk BTS enpresarekin royalty akordio bat lortu du nazioartean LUMBIA© izeneko sorbaldako mina tratzeko gailua saldu dezan. Era horretan, gizarteak duen arazorik garrantzisuenetariko bati erantzuten dio TECNALIAk, sorbaldako minari, hain zuzen ere.
Goi-atalak etxean errehabilitatzeko kostu baxuko gailu robotiko eramangarri bat da. Gailu hau iktus bat izan duten pazienteentzako dago bereziki diseinatuta, eta urruneko errehabilitaziorako plataforma bat dakar. Horri esker, posible da errehabilitazioa etxean egitea, uneoro terapeutak ikuskatuta eta haren balorazio kuantitatiboa eginda.
Erorikoak automatikoki detektatzeko eta pertsonaren jarduera analizatzeko gailua. Erorikorik gertatuz gero, urruneko laguntza-zentrora posizioa bidaltzen du, eta harekin esku libreko dei bat ezartzen du. Horren helburua da pertsona adindunen bizi-kalitatea hobetzea haien segurtasun eta autonomia handituz.
TECNALIAk beste bi enpresakin akordio bat lortu du VARSTIFF® merkaturatuko duen teknologia oinarri duen enpresa bat sortzeko. VARSTIFF® ehun adimendunak egoera flexible batetik zurrunera pasatzeko gaitasuna du presio negatiboa edo hutsa aplikatuz.
ORRI-OINA
© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: