NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
Tecnalia korporazio global bat da, eta hala jarduten du, bazkide eta bezeroentzat balio handiko ezagutza, talentua, baliabideak eta joerak biltzen.
Nazioarteko bokazio horri esker, Tecnaliak bere mugetatik harago zabaltzen du teknologia, nazioartean garatutako proiektuen bidez.

Tecnaliaren Eraikuntzaren Unitateak Habanako eta Santiagoko hirigune historikoko historialariaren bulegoa gaitu du eraikinen egituraren diagnostikoa egiteko. Hala, eraikinak gizarte-helburuetarako birgaitzeko lanei ekin ahal izango zaie gerora, FOCADen (Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Deszentralizaturako Funtsaren) finantzaketaren bidez

Tecnaliaren Sistema Industrialen Unitateak munduko manipulazio-robot azkarrena garatu du, Informatika-zientzien, Robotikaren eta Mikroelektronikaren Montpellierreko Laborategiaren (LIRMM) lankidetzari esker. Ustiatze-lizentzia AEBko Adept enpresari saldu dio.

Teknologia-transferentziako proiektu batzuei esker, ESICenter Sinertic Andino (Bogota, Kolonbia) zerbitzuak eman eta ITMark eta opTIma ikuskapenak egiteko gaitu eta baimendu da. Proiektu horien emaitza izan da IKT sektoreko 30 ETE baino gehiagotan egin direla ikuskapenak ITMark kalitate-ereduaren arabera, eta turismo- eta moda-sektoreko 76 ETEtan opTIma metodologiaren arabera, ETEak digitalizatzeko.

Tecnaliaren Galdaketaren Unitateak Txinako galdaketa-alorreko hornitzaile baten homologazio teknikoa egin du, eta haren produktuen kontrol-kalitatea in situ egin du, ekoizpen-prozesu osoan. Hala, bezeroak bere helburua bete du: teknikoki homologatutako materialekin lan egitea
ORRI-OINA
© 2012 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Donostiako Teknologi Parkea - Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia - San Sebastián Tel.: 902.760.000 - Fax: 901.760.009
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: