NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
Ekonomia global batek eskatzen digu munduko edozein tokitan saldu eta industrializatu daitezkeen produktuak eta zerbitzuak garatzea. Talentua erakartzea eskatzen digu, hura dagoen tokian dagoela, bai eta zientziak nonahi garatzen duenaz baliatzea ere. Baina, batez ere, garapen zientifiko eta teknologikoa era globalean sustatzen laguntzea eskatzen digu.
TECNALIAk hainbat herrialdetan jarduten du, bai zuzenean, bai tokiko enpresa, kide komertzial, filial edo enpresa partaidetuen bidez.
Kooperazio-proiektuak, lankidetza-proiektuak, transferentzia-teknologikoko proiektuak edo gure bezeroei nazioartera hedatzen laguntzea dira TECNALIAren nazioarteko jarduerak.
Teknologiaren testuinguru eta arloen araberako hainbat lankidetza-estrategia biltzen ditu TECNALIAren sareak. egitura iraunkorrak; aliantza teknologikoak; aliantza komertzialak edo joint ventureak.
TECNALIAren helburuetako bat gizartearen hazkundean eta garapenean laguntzea da. Nazioarteko kooperazio-proiektuen bidez, garapen bidean dauden herrialdeen hazkundea eta garapena bultzatu nahi du bereziki.
ORRI-OINA
© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: