Agenda

    EIT Health: Ekintzaileentzako InfoDay online (2021)

    EIT Health: InfoDay on-line para emprendedores 2021

    Eguna

    2021ko otsailaren 2a

    Lekua

    Web-mintegia

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Europako Osasunaren alorreko Berrikuntzaren eta Teknologiaren Institutuak (EIT Health), TECNALIA Ventures-ekin lankidetzan (TECNALIAren deep tech venture builderra), saio bat egingo du online osasunaren sektoreko ekintzaile eta startup-ei EIT Health-en azelerazio-programak ezagutzera emateko. Programa horiek produktu edo zerbitzu disruptiboak merkaturatzeko laguntza eskaintzen dute. Sarbidea ematen dute bazkide industrialek, inbertitzaileek, ikerketa-zentroek eta ospitaleek osatzen duten erakunde horren Europako sarerako, eta, horrez gain, negozioek hazteko behar dituzten ezagutza eta baliabideak eskaintzen dituzte. Proiektu berritzaile bat baduzu eta EIT Health erakundeko kide izateak dituen abantailak baliatu nahi badituzu, ez egin huts Irene Sánchez EIT Health Spain-eko Business Creation Manager-ak aurkeztuko duen 2021eko programa-deialdi berria. Horrez gain, Rubén Molina Innitiuseko CEOa izango dugu gure artean, EIT Health-en programen aurreko edizioetan parte-hartzaile gisa izan duen esperientziaz hitz egiteko. Granadako Unibertsitatearen spin-off bat da Innitius, eta Bilbon du egoitza. Garaiz aurreko erditze faltsuak detektatzeko gailu mediko bat garatzen ari da. IZEN-EMATEAK

    EIT HEALTH

    TECNALIA Ventures

    Logo TECNALIA

    Agenda