Agenda

ENLIT Europe 2023 (Paris) ekitaldian parte hartuko dugu

Feria ENLIT 2023

Eguna

2023ko azaroaren 28a - 2023ko azaroaren 30a

Lekua

Paris - Frantzia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Zer erakutsiko dugu ENLIT 2023n?

TECNALIAk aurkezpen bat egingo du berriro ENLIT Europe ekitaldian, zeina funtsezkoa baita energiaren sektorearentzat eta zerbitzu publikoen sektorea baitu ardatz. Digitalizazioari, sareen optimizazioari, bezeroen kudeaketari, big datari, transmisioari, banaketari, neurketa-sistemei, monitorizazioari eta arlo horiekin zerikusia duten era guztietako soluzioei lotutako produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dira.

  • Sare elektriko adimendunetako ekipoen neurketan eta automatizazio adimendunean erabiltzen diren komunikazio- eta funtzionalitate-protokoloekin lotutako tresnak eta saiakuntza-plataformak.
  • Protokoloen ziurtagiriak: PRIME, IEC 62056: DLMS, IEC 61850. Hauek ebaluatzen dira: funtzionalitateak, interoperabilitatea, multzoko saiakuntzak eta IEC 62443 zibersegurtasuna (kontagailu adimendunak, datu-kontzentragailuak, RTUak, babes-erreleak, UCak, gatewayak...).
  • Saiakuntza-zerbitzu pertsonalizatuak. Esperientzia EMCan, irratian, MID direktiban, komunikazioetan eta datu-protokoloetan.
  • Aholkularitza teknikoa betekizunak eta saiakuntza-prozedurak definitzeko eta kontagailuak, AMI sistema eta sare adimendunen digitalizazioa zabaltzeko.
  • Laguntza teknikoa laborategiak definitzeko eta muntatzeko.
  • Zerbitzu publikoentzako eta ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileentzako I+G+Bko jarduerak eta proiektuak:
    • sistema elektrikoen analisia, modelaketa eta simulazioa
    • sare elektrikoen plangintza, eragiketa, mantentze-lanak eta energiaren kudeaketa optimizatzeko aplikazioak
    • sare elektrikoetarako soluzioak eta produktu elektroniko ziberseguruak
    • banatutako baliabide energetikoen sarean integratzeko tresnak eta potentzia-bihurgailuak

Bisita gaitzazu 72C120 standean

Eskatu hitzordua gure adituekin: