Agenda

Hiri-inguruneetan ingurumen-kalitatea eta osasuna hizpide GreenCities biltzarrean

Calidad ambiental y salud en entornos urbanos en GreenCities

Eguna

2023ko irailaren 20a

Lekua

FYCMA - Málagako Azoka eta Kongresu Jauregia, Ortega eta Gasset etorbidea 201, 29006 Málaga

Ordua

12:30 pm - 1:15 pm

Ez galdu Greencities & S-Moving 2023 biltzarrean antolatu dugun "Hiri-inguruneetan ingurumen-kalitatea eta osasuna sustatzeko teknologiak" mahai-ingurua

"Hiri-inguruneetan ingurumen-kalitatea eta osasuna sustatzeko teknologiak" izeneko mahai-inguruan, hainbat adituk aztertuko dute sistema digitalek nola lagun dezaketen egungo legeria zein aurrerago ezarriko dena betetzen.

Parte hartuko dute Madrilgo Udaleko, Bilboko Udaleko, Kunak enpresako (airearen kalitatea monitorizatzen adituak) eta BECSA enpresako ordezkariek.

  • Aztertuko dugu zer funtzionalitate izan ditzakeen hiriaren ingurumen-biki digital batek airearen kalitatea eta zarata kudeatzeko.
  • Badago aukera bat orain garatzen ari diren tresna digitaletan ingurumen-kalitatearen kudeaketa integratzeko. Helburua da gure hirien kudeaketari laguntza ematea. Eskura dugun teknologia digitalak laguntzen du ezagutza hobea lortzen kutsadura-iturriei, haien ondorioei eta ingurumen-kalitatea eta gure osasuna zaintzeko egin daitezkeen jarduketei buruz.
  • Datuak jaso, prozesatu eta biltegiratu beharko dira; behaketaren eta modelizazioaren emaitzak konbinatu, eta adimen artifizialeko teknologiak erabili.

Aurrerapen teknologikoak eta aurrerapenok hiri-inguruneen kudeaketan txertatzea

Zain izango gaituzue irailaren 20an, 12: 30ean, Urban Arena auditoriumean; aditu hauek hartuko dute parte han:

  • María de los Ángeles Cristóbal López, Jasangarritasuneko zuzendariorde nagusia, Madrilgo Udala
  • Mikel González Vara, Ingurumen zuzendaria, Bilboko Udala
  • Peio Ibañez, zuzendari komertziala, KUNAK
  • Francisco J. Vea Folch, Berrikuntzaren eta Teknologia Berrien zuzendaria, BECSA (Simetría taldea)

Moderatzailea: Itziar Aspuru, ingurumen-kalitate eta -konfortean aditua, TECNALIA

FYCMA, Málaga

Hartu lekua!