Agenda

Korrosio-ingeniaritzako ikastaroa - 6. edizioa

Técnico en el laboratorio de corrosión de TECNALIA

Eguna

2021ko azaroaren 17a - 2021ko azaroaren 19a

Lekua

Donostia (Mikeletegi pasealekua, 2)

Ordua

9:00 am - 5:55 pm

Prezioa

Ikastaroa: 250 € (+ BEZa) | Ikastaroa + Saio teorikoa eta esperimentala: 340 € (+ BEZa)

Gure adituek sakonki azalduko dituzte korrosio-prozesuek eragiten dituzten fenomenoak. Korrosiotik babesteko eta korrosioa monitorizatzeko metodo batzuk ere aurkeztuko dira, eta korrosioa arazo bereziki garestia duten sektoreetan jarriko da arreta nagusia.

Programa

  • Hidrogenoagatiko hauskortze-fenomenoak, hormigoi armatuaren korrosioa eta ingurune jakin batzuetako korrosioa landuko dira.
  • Halaber, materialen korrosioa ebaluatzeko saiakuntzak ikusiko ditugu, bai eta saiakuntza azeleratuak ere, zeinek aukera ematen baitute korrosio-fenomenoek eragin ditzaketen baldintzak simulatzeko, eta ingurune erreal kontrolatuetan saiakuntzak egiteko beste aukera batzuk.
  • Ikastaroa amaitzeko, hutsegite-analisien kasu praktiko batzuk aztertuko ditugu.

Aukerako saio teoriko eta esperimentala hilaren 19an

Aurten ere, aurreko edizioan bezala, hilaren 19an trebakuntza-saio teoriko eta esperimental bat egiteko aukera emango dugu.

  • Korrosio-fenomenoen printzipio elektrokimikoak sakon aztertuko ditugu.
  • Jean Baptiste Jorcin doktoreak emango du saioa, eta zati esperimental batez eta zati teoriko batez osatuko da.
  • Gure laborategietan egingo da, talde txikitan, hiru laguneko gutxieneko quorumarekin.

Izena emateko informazioa

  • Kostua: 250 € (+ BEZa) pertsona bakoitzeko, baldin eta ikastaroa soilik egiten bada; 340 € (+ BEZa) ikastaroaren bi egunak eta aukerako saio teoriko eta esperimentala egin nahi dutenentzat.
  • Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta bidali zure datuak: izena, enpresaren izena eta harremanetarako telefono-zenbakia. Tokirik baden esango dizugu, eta, tokia bada, ikastaroa nola ordaindu.
  • Lekua mugatua da.

Informazio gehiago

Ikastaroa TECNALIAko ikertzaileek emango dute, EBC Iberiaren eta IR Corrosiónen laguntzarekin.

Laguntzaileak:

Logo Master Builders Solutions

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:05 am

Ikastaroaren dinamika

Pablo Benguria

9:05 am - 9:15 am

Ongietorria

Luis Pedrosa

9:15 am - 9:45 pm

Korrosioari buruzko hastapenak: oxidazio-fenomenoak

Iñaki Azkarate

9:45 pm - 10:55 am

Alderdi elektrokimikoak

Jean-Baptiste Jorcin

10:55 am - 12:20 pm

Korrosio-motak eta -moduak

Iñaki Azkarate

12:20 pm - 12:35 pm

Atsedenaldia - kafea

12:35 pm - 12:55 pm

H2-agatiko hauskortzea

Elena Silveira

12:55 pm - 1:45 pm

Korrosioa hormigoi armatuan

Diana Martín (EBC Iberia)

1:45 pm - 2:35 pm

Korrosioaren monitorizazioa

Jean-Baptiste Jorcin

2:35 pm - 3:35 pm

Bazkaltzeko atsedenaldia

3:35 pm - 4:15 pm

Korrosioa ingurune espezifiko batzuetan

Virginia Madina

4:15 pm - 4:55 pm

Korrosioa petrolioaren eta gasaren industrian

Mikel Insausti

4:55 pm - 5:55 pm

Babes katodikoa

Víctor de Gregorio (IR Corrosión)