Agenda

Steeluniversity-ren egitura-osotasunari buruzko ikastaroa

Curso de integridad estructural de steel university

Eguna

2024ko irailaren 9a - 2024ko irailaren 13a

Lekua

Mikeletegi pasealekua 2, Donostia

Ordua

-

TECNALIAk World Steel elkartearen egitura-osotasunari buruzko ikastaroaren hurrengo edizioa hartuko du Donostian

Steeluniversityren egitura-osotasunari buruzko ikastaroa irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da TECNALIAren Donostiako instalazioetan, eta muturreko operazio-baldintzak dituzten ingeniaritzako osagaien eta egituren ebaluazioaren funtsezko alderdiak jorratuko ditu. Prestakuntza honek aukera emango du egitura kritikoen bizitza diseinatu, ebaluatu eta balioesteko, akatsei aurrea hartzeko, eta haien erabilgarritasuna, fidagarritasuna eta segurtasuna maximizatzeko. Prestakuntzak funtzionamendu-baldintzak hauek izango ditu ardatz: ingurune korrosiboak, hidrogenoaren presentzia, tenperatura altua eta karga-baldintza konplexuak.

Steeluniversity World Steel elkartearen prestakuntza-adarra da. Elkarteak 150 altzairu-ekoizle baino gehiago biltzen ditu, haien artean munduko 10 siderurgia-enpresa handienetako bederatzi eta sektoreko taldeak. Munduko altzairu-ekoizpenaren % 85 inguru ordezkatzen dute Worldsteeleko kideek.

Hizlariak eta hezitzaileak

Astebetez, osotasun-azterketak garatzeko eta industriarako praktiko eta garrantzitsuak diren kasuak ebazteko funtsezkoak diren alderdi teorikoak jorratuko dituzte parte-hartzaileek. TECNALIAren egitura-osotasuneko instalazioak eta hidrogeno-laborategiak bisitatuko dituzte.

  • Robert A. Ainsworth, FREng. Egituren Osotasuneko katedraduna Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua)
  • Robert Akid, FICorr. Materialak eta Korrosioa arloko katedraduna Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua)
  • Nicolás O. Larrosa, FIMMM. Egituren Osotasuneko irakasle elkartua Bristoleko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta TECNALIAko ikertzaile seniorra

"Egituren Osotasuna" ikastaroaren edukia

Hiru multzotan banatuko dira gaiak:

  • Hausturaren eta nekearen mekanika; Nicolás Larrosa gure lankideak emango du.
  • Korrosioa, ingurumenak lagundutako pitzadura; R. Akid irakaslea.
  • Isurpena, haustura eta nekea tenperatura altuan; R. Ainsworth irakaslea.

Ikastaroa honako hauei zuzenduta dago, nagusiki: ingeniariak, ikertzaileak eta sektore aeroespazialeko eta energia eolikoaren, hidrogenoaren, automobilgintzaren kimikaren, elektrizitatearen, petrolioaren, gasaren eta energia nuklearraren sektoretako arduradun teknikoak.

Zer ezagutza eskuratuko dituzten parte-hartzaileek

Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaileak gai izango dira:

  • Kalte-prozesuen funtsezko alderdi mekanikoak ulertzeko.
  • Diseinuan eta kaltearekiko tolerantziaren ebaluazioetan erabiltzen diren materialen funtsezko propietateak identifikatzeko.
  • Egitura-akatsak eragiten dituzten korrosio-formak eta haien mekanismoak identifikatzeko.
  • Hidrogenoak eragindako hauskortasunaren fenomenoa, ebaluazio-metodologiak eta haien mugak ulertzeko.
  • Ingeniaritza-egituren segurtasun-marjinak kalkulatzeko kaltearekiko tolerantziaren metodologiak aplikatzeko.
  • Ingeniaritzako ebaluazio kritikorako eta elementu finituak aztertzeko software espezifikoa erabiltzeko.
  • Egitura-osotasuneko metodo aurreratuak ezartzearen onura industrialak eta ekonomikoak ezagutzeko.

TECNALIA DONOSTIA (Mikeletegi pasalekua, 2)

Hartu lekua!