Agenda

Zibersegurtasun Industrialari buruzko Nazioarteko XIX. Batzarra

XIX Congreso Internacional de Ciberseguridad Industrial

Eguna

2022ko irailaren 27a - 2022ko irailaren 29a

Lekua

Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

Zibersegurtasun industrialean dugun esperientzia partekatuko dugu

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroari (CCI) laguntzen ari gara Zibersegurtasun Industrialari buruzko Nazioarteko XIX. Kongresua antolatzen. Kongresu hori erreferentziazko ekitaldietako bat da Europako merkaturako, eta esparru horretan parte hartzen duten eragile guztien ezagutzaren, esperientzien eta harremanen elkargunea da.

Kongresuan, industria digitalaren aplikazio errealak eta arriskua kudeatzen ikasitako ikasgaiak azalduko dira.

  • OT eta ITko profesionalek, industria-arloko eta zibersegurtasuneko fabrikatzaileek, ingeniaritzek, aholkularitzek, integratzaileek, azken erabiltzaileek eta azpiegitura kritikoetako operadoreek aukera izango dute zibersegurtasun industrialaren gaur egungo egoeraren pertzepzioei buruzko ezagutza eta esperientziak partekatzeko.

TECNALIAren parte-hartzea

Zibersegurtasun industrialaren, kriptografiaren, pribatutasunaren eta bloke-kateen alorretan dugun esperientzia partekatuko dugu.

  • Ana Ayerbe, TECNALIAko unitate digitaleko CORES arloko zuzendaria. Unitate honetan, ikerketa aplikatua egiten da arlo hauetan: zibersegurtasuna, adimen artifiziala eta ikusizko teknologiak, HPA eta software-teknologiak. “Zibersegurtasun industrialeko berrikuntza-esperientziak” mahai-inguruan parte hartuko du Anak. Juan Caube (EURECAT), Søren Egede Knudsen (CCI Danimarka) eta Can Demirel (CCI Turkia) izango ditu lagun.
  • Iñaki Seco Cybersecurity & DLTs COREko ikertzaile eta garatzaileen taldeko kide da unitate digitalean. Industria-inguruneari aplikatutako kriptografia homomorfikoaren aurrerapenak aurkeztuko dizkigu.

Paseo de las Delicias, 30, 2º E-28045 · Madril

Hartu lekua!