Azpiegitura

Potentzia-elektronikako laborategia – THOR

Laboratorio de electrónica de potencia - THOR

3.300 V eta 1,25 MW-eko azpiegitura, erabat kontrolagarria, potentzia altuko ekipamenduak probatzeko.

Laborategi honek aukera ematen du potentzia-bihurgailuak probatzeko sare-konexioen egoera errealak simulatzen dituzten potentzia altuko baldintza kontrolatuetan. Instalazioak guk garatutako maila anitzeko kontrolagailu bat du oinarri, zeina 5 MW-eraino heda baitaiteke.

Deskribapena

Azpiegitura honek aukera ematen du potentzia-ekipamenduek egoera hauen aurrean duten portaera baliozkotzeko:

  • Tentsio- eta maiztasun-aldaketak.
  • Tentsio-hutsuneak.
  • Tentsio-harmonikoak egotea.
  • Ekipamenduaren potentzia aktiboaren/erreaktiboaren aldaketak probatzea.
  • Probatzen ari den ekipamendu batek sareari dagokion edozein kode betetzen duen edo haren funtzionamenduak sarearen kalitateari nola eragiten dion egiaztatzea.
  • Gertaera horiek erabat modu malguan programatzea. Bezeroak ematen dituen sarrerako datu-fitxategiak sartzeko aukera ematen du (landakoak edo instalazioetan sortutakoak).
  • Fabrikatzaileen produktuak ingurune atsegin batean potentzia esangarrian karakterizatzeko aukera ematen du, aurrez sarera konektatuta.

Instalazioaren nukleoa potentzia altuko maila anitzeko bihurgailu bat da, neurrira egina. Hauek dira laborategiaren ezaugarririk garrantzitsuenak:

  • Potentzia: 1,25 MW, 5 MW-eraino hedagarria.
  • Eragiketa-modua: lau koadranteko funtzionamendua.
  • Irteerako korronte alternoko tentsioa: 3,3 kV-raino.
  • Funtsezko harmonikoaren maiztasuna: 0 Hz-etik 75 Hz-era.
  • Harmonikoak: hamargarren harmonikoraino sortzeko ahalmena. Harmonikoen anplitudea eta maiztasuna erabat konfiguragarriak dira.
  • Tentsio- edo korronte-iturriko konfigurazioarekin lan egiteko aukera.
  • Laborategiko parametroak SCADA batek kontrolatzen ditu.

Nori zuzendua

Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.

Catálogo Thor

Thorren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa