NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

BABELIUM, hizkuntzak modu interaktiboan praktikatzeko kode irekiko web-plataforma bat

2015.12.09

Babelium: hitz egiten ikasteko modu bakarra hitz egitea da!

Babelgo Dorrea komunikazio eleaniztunaren erronka irudikatzen duen istorio ezaguna da. Hain juxtu, istorio hori da Babelium izenaren inspirazio-iturria. Europako Batzordeak sustatu du Babelium proiektua, eta haren finantzaketan parte hartu du, Leonardo da Vinci etengabeko ikaskuntza-programaren esparruan. Gaur egun, kultura askoko gizarte honetan, bigarren hizkuntza bat hitz egitea premia bihurtzen ari da. Premia horri erantzuteko eta hizkuntzen ikasketa sustatzeko garatu da Babelium.

Hizkuntza-gaitasunak funtsezkoak gerta daitezke atzerriko bezeroak eta lankideak artatzeko orduan. Atzerrian praktikak eta Erasmus bekak egiten dituzten ikasleek ere behar dituzte gaitasun horiek. Gainera, herrialde bateko hizkuntza hitz egiteak hura bisitatzeko esperientzia erosoagoa egin dezake, eta ezinbesteko ere bihur daiteke laguntza behar dugun egoeretan.

Hizkuntzak ikastea errazagoa eta eraginkorragoa izatea nahi dugu, eta helburu hori izanik, zure ordutegietara egokitu dezakezun lineako baliabide bat garatu dugu. Baliabide hori lagungarria izan daiteke, halaber, eskolak interesgarriagoak eta era askotakoak izatea nahi duten hizkuntza-irakasleentzat ere. Bi kasuetan, Babeliumek arreta jartzen du ahozko gaitasunen garapenean hizkuntzak ikasteko prozesuaren barruan.

Hizkuntza-gaitasuna hobetu nahi duen edo hobetu beharra duen edonorentzat da egokia. Ikasleei ikasten laguntzeko tresna baten bila dabiltzan irakasleentzat ere baliagarria da.

Creative Commons lizentziarekin, ehunka ariketa eskaintzen ditugu bideoan, era askotako publikoarentzat, besteak beste, hauentzat:

·         atzerriko bezeroak eta langileak artatu behar dituzten zuzendariak eta langileak;

·         Erasmus beketarako eta praktikak atzerrian egiteko prestatu behar duten ikasleak;

·         komunitate berrian bizkor integratu nahi duten etorkinak;

·         atzerrira bidaiatu eta tokiko herritarrekin haien hizkuntzan komunikatuz beste kultura batzuei buruz gehiago ikasi nahi duten adin guztietako pertsonak;

·         mintzamena garatzen laguntzeko tresna didaktiko baten bila diharduten irakasleak eta trebatzaileak.

Mikrofonoa eta web-kamera bat duen ordenagailu bat baino ez da behar. Jende askok ditu osagarri horiek dagoeneko etxean. Probatu orain bertan www.babeliumproject.com-en sartuta.

Saioa hasi eta gero, lehendik ezagutzen dituzun pertsonekin lan egiten has zaitezke —zure irakaslearekin edo lankideekin, adibidez— edo plataformako beste pertsona batzuekin. Haiek jatorrizko hiztunak izan daitezke ala ez; hori bai, denak ikasteko daude hor, eta zure ikaste-helburuak betetzen lagunduko dizute.

Proiektua kode irekiko eta lankidetzako web-plataforma bihurtu da. 250 bideo-sarrera baino gehiago ditu ingelesez, alemanez, gaztelaniaz eta frantsesez, probatuak eta zabaltzeko testatuak, eta azken erabiltzaileen nahiz garatzaileen eskura.

Hau eskaintzen du Babeliumek:

·         Bigarren hizkuntza bat hitz egiten ikasteko eta praktikatzeko ikuspegi berri bat, hizkuntzak ikasteko zentroetako ikasle eta irakasleentzat. Ikasketa-prozesua errazagoa, erakargarriagoa eta eskuragarriagoa da.

·         Metodologia berritzaile hbat, egoera ahula bizi dutenei ikasteko premia asetzeko balioko diena, hala nola emigratzaileei, etorkinei edo arazo ekonomikoak dituzten pertsonei.

·         Bigarren hizkuntzak ikasten ari diren ikasleen grabazioen karpeta publiko bat, adituek (hizkuntza-irakasleek) kalitate orokorraren arabera sailkatua.

·         Prozesu horiek guztiak hasteko, plataforma hau behar da: http://babeliumproject.com.

·         Ikastetxeei zuzendutako administrazio-panel bat.

·         Moodle-ren plugin ofizial bat, Babelium ikaskuntza kudeatzeko sistemarik (LMS) ohikoenetan txertatzeko. Esleipen-eredu berri bat eskaintzen du Babeliumek: Babelium esleipena. Ikasleek beren buruak grabatzeko aukera dute, eta irakasleen ebaluazioak jasotzeko.

·         Jatorrizko hiztunek grabatutako bideo eta eredu berriak:

o   Ingelesa 81 (44 eredu)

o   Frantsesa 55 (32 eredu)

o   Alemana 54 (29 eredu)

o   Espainiera 61 (33 eredu)

·         Mugikorrerako bertsio bat (beta bertsioa)

·         HTML5 bertsioa (prototipoa)

Informazio gehiago:

http://www.babelium-project.eu/

http://babeliumproject.com/


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: