NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Europako gizarte-ongizateko politika konbergentea da ala dibergentea?

2016.02.16

INNOSIren bigarren partzuergoa egin zen 2016ko urtarrilaren 14 eta 15ean Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Berrikuntzaren Hiri Politeknikoan.

Ekitaldian, proiektuan parte hartzen duten Europako 10 unibertsitateetako 50 bat katedratikok eta ikertzailek osatzen duten talde bat eta inpaktu-bazkide bakoitzeko ordezkariak izan ziren. Orain arte egin diren lanen emaitzei buruz eztabaidatzeko eta etorkizuneko jardueren bide-orria ezartzeko elkartu ziren partzuergoko kideak.

Arreta berezia jarri zen "inbertsio soziala" kontzeptuaren beste ikuspegi batzuk lantzen ari diren bazkide akademikoetako batzuek lortu dituzten emaitzetan. Behin ondorioztatu denean ideia horretarako definizio bakarra ez dagoela, hiru dimentsio hauek sortu dira: Arrisku berria, inbertsioa eta zerbitzuak.  

Inbertsio sozialeko dinamikak ere garrantzitsuak dira, eskualdeek eta udalerriek kudeatzen baitituzte inbertsio sozialeko programa gehienak. Bitxia da ekintza horiek konbergentzia-prozesu batean egotea gizarte-gastuarekin alderatuta, Europako eskualdeetan lortu diren datuen arabera.  

INNOSI proiektuko inpaktu-bazkide denez, bilera horretan parte hartu zuen TECNALIAk ere. TECNALIAk partzuergoan duen zeregina da bazkide akademikoen ekarpenak eta ezagutza mobilizatzea, politikak definitzen dituztenei informazioa emateko, eta kontzientziazioa sustatzen saiatzea, pentsamoldea aldatzea eta pertsonek parte hartzea lortzeko, betiere, politikak berak aldatzea ahaztu gabe.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: