NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

GARRAIO JASANGARRIA, ERRONKA BIDERAGARRIA

2015.04.16

EAEko partzuergo batek, non TECNALIA partaide den, tresna berri bat diseinatu du garraioaren sektorerako, berotegi-efektuko gasen % 25en erantzule den sektorerako.

Garraioak sortzen du berotegi-efektuko gasen emisioen laurdena Europan. Hori dela eta, Europako Batzordeak hainbat estrategia eta direktiba garatu ditu, petrolioaren mendekotasuna txikitzeko eta garraioan efektu hori eragiten duten gasen emisioak murrizteko. Horren ondorioz, hirietako airearen kalitatea hobea izango da.

Ez dago erregai bakarreko irtenbide bat etorkizunerako; beraz, ordezko erregaien konbinazio orokor batean oinarritutako beste aukera batzuk aztertu behar dira. Horretarako, erregai jasangarrienak erabakitzen, hautatzen eta sustatzen laguntzen duen tresna bat (BIOLCA) garatu da EAEko partzuergo baten bidez, eta TECNALIA partzuergo horren partaide da.

BIOLCAren bidez, erregaien eta bioerregaien ingurumen-eragina, eragin soziala eta eragin ekonomikoa ebaluatu daitezke.

Horrez gain, ingurumen-eragina, eragin soziala eta eragin ekonomikoa minimizatuz, garraio-sektorearen jasangarritasuna sustatu da, eta administrazio publikoari baliabide bat eman zaio zenbait erregai ebalua ditzan, haien erabilera arautu eta jasangarrienen erabilera bultzatzeko.

Bilboko Udalarekin eta Cesparekin egindako esperientzia pilotu positiboen bidez, ikusi da BIOLCA tresna lagungarria dela erregaien erabilerarekin lotutako erabakiak hartzeko.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: