NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Gizarte-inbertsioa indartzen, gizarte-desberdintasuna txikitzeko

2015.06.16

Europako Batzordeak, 2013an adostutako "Gizarte Inbertsioko Paketea" izenekoarekin, indarra jartzen du gizarte-inbertsioak ongizatearen erreforman duen garrantzian. Hala nabarmentzen da gizarte-politikak erabilgarriak direla pertsonen gaur egungo eta etorkizuneko gaitasunak indartzeko, baita pertsonak bizitzako arriskuei aurre egin diezaieten prestatzeko ere, desberdintasunaren ondorioak txikitzera mugatu beharrean

Europako Batzordeak finantzatuta eta 30 hilabetez, InnosI ekimenak Europako unibertsitate-talde baten eta ONG batzuen parte-hartzea izango du, Manchester Metropolitan Universityren gidaritzapean. Gizarte-inbertsioko politika berritzaileek Europako interes-komunitateak nola indartu ditzakeen eta, hala, kohesio eta kapital soziala nola hobetu dezakeen aztertuko dute.

TECNALIAk "inpaktu-bazkide" gisa parte hartuko du ekimen honetan, eta gizarte-politiken sortzaileei eta legegileei zuzendutako zabalkunde- eta kontzientziazio-lanaz arduratuko da. Gizarte-politiken hartzaile diren Europa osoko pertsonen esperientzia transmititzea funtsezkoa da ekimen honetarako. Besteak beste, Europa osoko zenbait interes-komunitatetako 100 bat erreportari bildu nahi dira, eta haiek prestatu, beren komunitateetako esperientzien berri eman diezaioten publiko orokorrari.

Ekimen honetan inbertituko diren 2,5 milioi euroren herena inguru bideratuko da Europako arduradun politikoak ikerketa honen emaitzetan esku hartzen dutela ziurtatzera. Aldi berean, ikerketak Europako pertsonen bizitzan benetako eragina izan dezan ahalegina egingo da.

 

      

  IMAGEN LOGOS           


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: