NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

¿ENPRESA LIDERREK BEREN BEZEROENTZAKO ZERBITZU AURRERATU BERRIAK NOLA DISEINATU ETA GARATZEN DITUZTEN EZAGUTZEA NAHI??

2016.04.07

TECNALIAk, Europako beste 13 enpresekin elkarlanean, enpresen zerbitzu berri aurreratu eta adimendunen diseinuan, garapenean eta kolaboraziozko gestioan lagunduko dien eta laugarren industria iraultzarantz (Industria 4.0 deiturikoa) mugiaraztea ahalbidetuko dien plataforma berritzaile bat garatu du

Azken urteetan zehar, produkzio enpresak, ahalik eta produktu fisiko onena lortzen saiatu dira, produktu beraren  funtzionalitatean eta fabrikazio prozesuaren optimizazioan zentratuz esfortzu haundiena.

Gaur egun ordea, enpresa hauek eta beraien bezerorik gehienak, jakitun dira, produktuak bere bizi iraupen osoan dituen,  argi indar kosteak, kontsumibleak edo mantenu kosteak, hau da, bezeroarentzat dituen ingurugiro eta kostu ekonomikoak, produktua bera erosterakoan duen hasierako inbertsioa baino altuagoak direla.

Paradigma berri honek, Proseco proiektuak bere fokoa, bezeroarentzat erabakiorrak diren makina eta bere inguruarekin zerikusia duen informazio guztiaren -Ambient Intelligence (AmI) jasotze eta esplotazioan, jartzea ekarri du.  Modu honetara bezeroei zerbitzu hobeak eskaini  eta baita ere makinen mantenu eta diseinu hobe batean lagun dezaketen  erabilera portaerak jasotzen dira.

Helburu hau lortzeko, PROSECO proiektuak elkarlaneko  lan egituraketa berri bat garatu du. Egituraketa honek ,enpresei ,beraien bezeroen beharrak eta desioak hobeto asebete, enpresaren errendimendua hobetu  eta merkatu abantaila handituko duen,  elkarlanean diseinatutako eta garatutako zerbitzu pertsonalizatu  berriak sortzen lagunduko die.

Egituratze berri hau PROSECO-ko bazkide industrialak diren enpresetan aplikatzen ari gara ondorengo emaitzak lortuz orain arte:

       

VOLKSWAGEN-en lana ProSEco-n, auto batek bidaltzen duen informazio guztiaren jasotzean datza, informazio honekin gidatzeko esperientzia hobetuko duten zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz. Kontsumo energetikoa optimizatzea monitorizatzen duen Eco Driver Monitor zerbitzua izan daiteke adibide bat. 

ELECTROLUX-ek ProSEco –n beren etxetresnei zerbitzu berriak gehitzea du helburu. Modu honetara bezeroaren eta produktuaren eguneroko portaera hobeto zainduz, produktua bera hobetzeko eta hutsegiteak ekiditeko arrazoiak identifikatzeko asmoa du.

DESMA-ren lana ProSEco-n, egiten dituzten zapatilak ekoizteko makinen eta makina hauei loturiko produkzio sistemaren mantenuan datza. Horrela produkzio eta mantenu sistemetan zerbitzu berriak ezartzea nahi da, zerbitzu hauekin sistema optimizatu nahirik.

Alberdi eta ONA enpresek ProSEco-n, beren bezeroei egindako eskaintza zerbitzua hobetzea dute helburu. Eskaintza prozesu honetan, bezeroen nahi guztiak eta produktuaren bizi iraupen osoko ezaugarriak hartzen dira kontutan, modu horretara, elektrohigadurazko makinekin ta erlazionaturiko zerbitzu pertsonalizatu hobe berriak eskaini asmoz.

Irakurri gehiago proiektu honetan

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: