NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Innovate or Die berritzeko zure aukera da. Ez huts egin!

2015.04.30

Innovate or Die Bilbon izango da lehen aldiz maiatzaren 8an, Deustuko Unibertsitatearen, Tecnaliaren eta Team Academy Finlandiaren eskutik.

Berrikuntzako lehiaketa bat da, eta 50 gaztek taldetan lan egingo dute, sormen handiko soluzioak sortzeko, enpresa batzuek, hala nola IKEAk, EKOETXEk eta CAMP TECNOLOGICOk, jardunaldian proposatuko dituzten benetako erronkei erantzunez.

Beraz,  ikasketa-esperientzia berdingabea da, parte-hartzaileak Euskadiko enpresen mundura gerturatuko dituena, eta, horrez gainera, erreminta berriak emango dizkiena taldean lan egiteko eta irtenbide berritzaileak sortzeko eta haien prototipoak egiteko.

-          Azken ikasturteko ikasleei edo azken urteetan graduatu direnei zuzendua dago.

-          Irtenbide onenak sarituko dira, eta enpresek berek aukeratuko dituzte.

Bideratzaile esperientziadunek dinamizatuko dute jardunaldia, eta Team Academyko ekintzaile-talde finlandiar batek kolaboratuko du: parte hartzen duten taldeei lagunduko die, irtenbide berritzaileak sortzeari dagokionez duen esperientzia eta gaitasunak eskainiz. Parte hartzeko informazio gehiago: www.innovateordiebilbao.es

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: