NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

LAN BILA DABILTZAN GAZTE DESGAITUENTZAKO EKIMENA EBALUATUKO DU TECNALIAK

2016.04.18

Youthemploy proiektuaren proba pilotu bat egin da ekimenaren hartzaile potentzialen artean

Lan bila dabiltzan gazteentzat praktikak egiteko programa bat diseinatzea da Youthemploy proiektuaren helburua, eta, proiektu horren bidez, TECNALIAk bazkideen herrialdeetako 20-64 urteko herritarren enplegu-tasa % 75era igotzen lagundu nahi du. Zenbateko hori oso urrun dago bazkideen gaur egungo langabezia-tasetatik: Espainia, % 53,6; Erresuma Batua, % 30; Irlanda, % 26; Belgika, % 24,1; eta Lituania, % 21,1.

Programa honen helburua da, hain zuzen, aukera bideragarri eta onuragarri bat sortzea, heziketaren eta gaitasunen ikuspegitik lanerako prest dauden baina beren gaitasunak erakusteko eta bereziki beren egitekoetan jarduteko aukerarik ez izateagatik langabezian dauden gazteentzat. Horretarako, gazteei lagun egiteko metodologia bat garatu da, web-plataforma bat euskarri duena, gazteak prozesu horretan gidatzeko eta prozesuko informazio garrantzitsua biltzeko, eta, hala, heziketaren eta prestakuntza profesionalaren arteko loturak indartzeko.

Eztabaida-talde baten bitartez egin du TECNALIAk ekimen honen proba pilotua, eta hauek aurkeztu dizkio taldeari: materialak, egindako ikerketa-lana, prestatu dituzten hiru gidak eta ekimenaren oinarri izango den onlineko plataforma.

Jasotako feedbackarekin ondorioztatu da tresnak zuzenean laguntzen duela praktikaldien aurrerapena baloratzen eta ebaluatzen, egonaldi horietako arduradunekin helburuak bateratzeko aukera ematen duela ebaluazio partekatu bat egiteko edo behar diren dokumentuak biltegiratzeko aukera ematen duela. Horrez gainera, enpresetako eskaintza eta aukera guztiak integratzeko beharra zegoela jaso zen. Tresnaren erabilgarritasunari dagokionez, ikasleek positiboki baloratu zuten plataforma.

Bildutako informazioa plataforman txertatuko da ekimenaren hurrengo fasean.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: