NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAK IKASKETA-PLATAFORMA BAT GARATU DU, GAZTEEN GAITASUN DIGITALAK HOBETUZ HAIEN ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO

2015.08.05

Gaitasun digitalak eskuratzea eta ebaluatzea sustatzea, ikasketa pertsonalizatu eta kolaboratzaile baten bidez, IKTak estrategikoki erabiliz Hezkuntza-ingurune formaletatik kanpo dauden eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten gazteentzat

Aurreikusten da etorkizunean (EU2020) gaitasun digitalen bat eskatuko dela enpleguen % 90ean. Hori dela eta, ezinbestekoa da hezkuntza-erakundeek gaitasun horiei buruzko trebakuntza ematea. Digitally Competent Youth ekimenak lan-merkatuan sartzen laguntzen die bazterkeria-arriskuan dauden gazteei, edo hezkuntza-mundura bideratzen ditu berriro, mundu digital batean edo profesional gisa izango dituzten eguneroko beharrei erantzuteko behar dituzten gaitasun digitalak ebaluatuz.

Digitally Competent Youth-ek erronka digital batzuk diseinatuko ditu, Europako DIGCOMP esparruko gaitasun digitalen alorrekin lotuak: informazioa, komunikazioa, edukien sorrera, segurtasuna eta arazoak konpontzea. Erronka digital horien bidez, erabiltzaileek behar dituzten gaitasunak eskuratuko dituzte.

Tecnaliak diseinatuko ditu erronka horiek, eta haien bidez eskuratutako gaitasun digitalak Learning Content Management System baten bidez ebaluatzeko plataforma garatuko du, Europako Eskumen Digitalen DIGCOMP esparrua erreferentzia gisa hartuta.

 

 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: