NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

IKERKETA-ZENTROETAN ETA UNIBERTSITATEETAN EMAKUME IKERTZAILEAK SUSTATZEA

2015.03.06

Tecnalia Europar Batasunaren ekimen horri laguntzen ari da, I+Garen arloan berdintasun-planak ezartzeko jardunbide egokiak emanez

GenderTime Europar Batasuneko FP7ko funtsek finantzatutako proiektu bat da. 48 hilabete iraungo du, eta gauzatze-fasearen erdi-erdian dago. Europako 10 erakundek hartzen dute parte: batek, koordinatzaile gisa; beste batek, ebaluatzaile gisa; eta gainerako zortziek —tartean TECNALIA— jardunbide egokiak ezartzen.

GenderTime-n diharduten erakunde akademikoek eta ikerketa-zentroek oso neurri, jakintzagai eta historia desberdinak dituzte nahita, planak hainbat egoeratan probatzeko eta parte hartzen duten erakundeen artean sinergiak sortzeko.

TECNALIAk telelanean eta ordu-malgutasunean oinarritutako jardunbide egoki batzuk ekarri dizkio proiektuari, eta gainerako erakundeek begi onez hartu dituzte neurriok. Beste erakundeek arlo hauei lotutako jarduerak aurkeztu dituzte, besteak beste: kontratazio-, atxikipen- eta sustapen-politikak; lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurrietarako laguntza; kudeaketa eguneratua eta ikerketa-estandarrak; eta bi karrerako bikoteei laguntzeko politikak.

Ekimen horren barruan, ekitaldi bat egin zen iazko abenduan, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Berdintasunerako Behatokiaren, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren eta Tecnaliaren parte-hartzearekin.

 Informazio gehiago, hemen: http://www.gendertime.org/


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: