NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Enpresentzako eskaintza

WAKE UP: desconecta para volver a conectar. Zure negozio-ikuspegian berrikuntza teknologikoa txertatzeko bidean lagun egiteko, aholkatzeko eta laguntzeko ekimen bat da.

catálogo Wake UpHorretarako, enpresekin batera negozio-aukerak sortzen ditugu. Enpresa guztiak eta bakoitzaren ingurua aztertzen ditugu eta etorkizuneko jokaleku posibleak bistaratzen ditugu, gero, “Aukera-mapa” batean, haien berrikuntza-erronka estrategikoei dagozkien ideia- eta proiektu-mapa batean azaltzen ditugunak.

Estrategiaren eta teknologiaren arteko lotura da ibilbide horretan dugun lehiarako abantaila.

GURE SOLUZIOA: “Opportunity Map”-a

Jarduteko metodologia malgu eta moldagarria da Opportunity Map-a, eta horixe hartzen du TECNALIAk oinarri bere bezeroekin batera berritzeko estrategia sortzeko unean. Elementu hauek biltzen ditu:  .

 OpportunityMap eu

Joerak eta erronkak

Bere-berea du TECNALIAk erne zaintzea gizarteak zer joera eta erronka dituen. Ingurutik informazio adierazgarria jasotzeko espezialistak ditugu; hala, egoki eta irizpide onez hartuko diegu antza zure enpresarentzako negozio-aukera egokienei.

Aukera hautemangarri bilakatzea

Gure lana ez da amaitzen behin aukera hautemanda; aitzitik, aukera probatu egiten da, baliozkotu egiten da eta enpresaren esku jartzen dira hura garatzeko behar diren baliabideak, hainbat sektoretan adituak ditugun teknologoen lanari esker. Inbertitu egiten dugu, eta arriskua zurekin partekatzen dugu.

Negozio-aukerak

Lehen fasea burututa, negozio-aukerak egon litezkeela antzeman zaien arloetako produktu eta zerbitzu berriak identifikatzeko unea dator. Une horretan, hautatu den produktu edo zerbitzuaren merkatuarekin erabateko alderaketa  egiten da. Horretarako, TECNALIAk bezeroaren eskura ipintzen ditu hainbat sektoretan dituen kontaktu ugariak.


Gidaritza eraginkorra

Zure langileen balioa maximizatuko duen profesional-taldea daukagu, horiek lehen unetik bertatik lagundu dezaten zure enpresak behar duen antolamendu-aldaketan. Zure inbertsioaren itzulera bizkortzeko behar duzun aldaketa gauzatzen laguntzeko, errendimendu handiko taldeak eta liderrak identifikatzen eta prestatzen aholku emango dizugu.

Negozio-eredua

Bion artean diseinatzen dugu negozio-aukera ahalik eta gehien hedatzeko parada ematen duen negozio-eredua. Aukerari taxua ematen diogu. Behar den zubia egiten dugu, alde batetik, merkatuaren eta identifikatu diren beharren, eta, bestetik, enpresaren ahalmenaren artean.

Produktu eta merkatu berriak

TECNALIArekin egiten den lana ez da proiektua bukatuta amaitzen. Une horretatik aurrera, epe luzerako harremana hasten da, etengabe puntako informazioa eskainiko dizuna negozio-aukerak non dauden argiago eta bereiziago antzemateko orduan aurrean ditugun erronka eta aukera sozialen inguruan.


 

DO YOU WAKE UP?


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: