NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Herri-administrazioentzako eskaintza

Berrikuntza-politikak

"Gure balio bereizgarria da ikuspegi teknologikoa eta hainbat sektoretako adituak ditugula.

Zaintza teknologikoan eta geure ikerkuntzan oinarrituta, etorkizuneko erronkei aurrea hartzen diegu eta erakunde publikoei aholku ematen diegu lurraldearen lehiakortasuna areagotzen duten eta garapen ekonomiko eta sozialaren alde jokatzen duten eskualde-garapeneko politika, estrategia eta berrikuntza-programak definitzen, ezartzen eta ebaluatzen.

Produktuak eta zerbitzuak

  • Zaintza teknologikoa:

    • Teknologiaren eta berrikuntzaren joeren zaintza teknologikoa eta prospektiba.
    • Sektorekako behategi estrategikoak sortzea.
    • Eskualde-garapenaren aldeko politika, estrategia eta programen benchmarkinga.
  • Politikak:

    • Politika teknologikoak, industrialak, zientifikoak eta berritzaileak zehaztea, garatzea eta ezartzea.
    • Berrikuntza- eta nazioartekotze-programak zehaztea, garatzea eta ezartzea.
    • Politika eta programak ezarri baino lehen, ezarpen-aldian eta ondoren ebaluatzea.
  • Lurralde-garapena eta -lehiakortasuna:

    • Berrikuntza-sistema nazionalak eta eskualdekoak definitzea.
    • Enpresen arteko lehia sustatzeko programak definitzea, garatzea eta ezartzea.
    • Eskualde-mailako berrikuntza eta garapena sustatzeko sareak garatzea.
    • Zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta berrikuntza-zentroak sortzea.

 

Teknologia eta Gizartea

"Teknologiaren erabilera naturala bizitzaren eremu guztietan sustatzen dugu

"Smart life" filosofiaren barruan, beharrezko kondizioak sortzen ditugu teknologia zentzuz erabilita  gizarte adimentsu, arduratu eta abegikorra garatzeko aukera izan dadin, gaur egungo eta etorkizuneko gizarte-erronkei heltzeko gauza izango dena, aldi berean pertsonak beregainago jarduteko gauza izanik.

Ildo horretan, teknologia bizitzaren arlo guztietan erabiltzea naturalago bilakatzen dugu, hartara...

  • Teknologia hurbilagoa egiteko eta arduraz erabiltzea sustatzeko
  • Teknologia transferitzeko guneak errazteko
  • Eten teknologikoa arintzeko
  • Teknologia erabiltzea sinpletzeko eta errazteko
  • Pertsonen trebetasun teknologikoa garatzeko eta erakundeen lehiakortasuna handitzeko teknologiaren bitartez, eta, beraz, lurraldeen garapen teknologikoa sustatzeko

Ingurua analizatzen dugu hautemateko zer eremutan laguntzen duen teknologiaren erabilera egokiak pertsonen bizi-kalitatea hobetzen. Teknologia bizkor eta eraginkor bereganatzen duten transferentzia-inguruak sortzen dituzten metodologia, tresna eta teknologiak garatzen ditugu horretarako.

 

Produktuak eta Zerbitzuak

  • HEZKUNTZA ETA IKASKUNTZA: pertsonen gaitasun teknologikoa hobetzen duten metodologiak eta konponbide teknologikoak garatzen ditugu, irakaskuntza-sistema berritzaileen bidez eta gizarteari beregainago jokatzeko baliabideak emanez.
  • GOBERNANTZA, PARTE-HARTZEA ETA ELKARLANA: erabiltzaileen benetako beharretan oinarritutako garapen teknologikoa bideratzen duten jakintza, metodologia eta tresnak garatzen ditugu, HUMAN CENTERED  filosofiaren pean.
  • ERAKUNDEEN LEHIAKORTASUNA: Teknologia erakundeetan benetan txertatzen laguntzen dugu eredu eta tresna berriak garatuta, haien jarduna eta LEHIAKORTASUNA hobetzearren.
  • FRIENDLY TECHNOLOGY: lankidetza-modu berriak aztertzen ditugu teknologiaren bidez, eta parte hartzeko sistema egonkorrak ahalbidetzen dituzten konponbide berritzaileak dakartzagu.

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: