NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia nazioartean

Berrikuntza irekia

Herrialde askok egin dute berrikuntza kudeatzearen aldeko apustua eskualdeen garapena sustatzeko lehiakortasun-faktore bat delakoan, eta Berrikuntza Estrategiak lanean ari da herrialde horietan.

Hala, Dibisioak Txilen, Finlandian, Bulgarian, Indian eta Txinan izan ditu esperientziak, eta gaur egun herrialde hauetan dihardu:

  • KOLONBIA: TECNALIAk Kolonbiako eskualdeen lehiakortasuna indartzen du, IKTen laguntza intentsiboaren bidez berrikuntza kudeatuz. Zehazki, turismoaren sektoreari eman dio bultzada, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortu baitu “Heldutasun teknologikorako eredua” (enpresei beren prozesuak digitalizatzen laguntzen dien metodologia) aplikatuz.
  • PANAMA: Herrialde honek interes handia du eten digitala arintzeko, eta unibertsitate eragile nagusien babesa du horretan, ohartuta baitaude IKTak bizitzako alor guztietan erabiltzearen garrantziaz. TECNALIAk hango herritarren IKT-ezagutzak ziurtatzen ditu.
  • PERU: I+G+B proiektuen aldeko apustu argia egin du, eta erakundeen babesa du herrialdearen garapen teknologikoa hobetzeko ekimenei bidea errazteko. Testuinguru horretan, TECNALIAk lankidetza-hitzarmen bat egin du (IPAE)  Berrikuntza Zentroarekin, herrialdean I+G+B proiektuen aldeko politikak ezartzearen garrantzia nabarmentzeko.
  • EGIPTO: Hemen, zientzia eta teknologiaren plana ari da garatzen TECNALIA. Helburua da I+G+B arloan plan estrategiko bat izatea, herrialde lehiakorragoa izateko, erronka berriei aurre egiteko aukera emango diona.

Nazioarteko Plataformak eta Sareak

Berrikuntza Estrategiak oso ezaguna da nazioartean, Europako korporazio teknologiko entzutetsuenekin baititu itunak. Itun horiek ematen dute aurrerapena merkatuan berrikuntzaren alorrean, eta TECNALIAk enpresa-ehunaren eta herri-administrazioen esku uzten du jakintza hori.

 

JIIP

Institute for Innovation Policy

TECNALIAk, JRC, TNO eta VTTrekin batera, Joint Institute for Innovation Policy (JIIP) sortu du. JIIP erakunde europar bat da, egoitza Bruselan duena, eta berrikuntza eta aldaketa teknologikoa, haiei eragiten dieten nazioarteko faktore eta eragileak, eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean sortzen duten eragina ikertzen ditu.

jiip.eu

EARTO

EARTO-Eurotech Security Research Group

EARTO-Eurotech Security Research Group taldean ere hartzen du parte. Fraunhofer, FOI, CEA, SINTEF eta beste erakunde batzuekin ahaleginak batzen ditu barne-segurtasuneko ikerketa eta berrikuntzaren alor berrian ekimen bateratuak egiteko.

www.earto.org

Beste itun batzuk

Erawatch

Erawatch Network

www.erawatch-network.com

OPTI

Fundación OPTI

www.opti.org

Knowledge

Knowledge 4 Innovation

www.knowledge4innovation.eu

SOL

Society for Organizational Learning Foundation

www.solonline.org

Sareak eta plataformak

Logo ESI@net

Red ESI@net

TECNALIAren konponbideak mundu osoan merkaturatzen dituzten negoziokideen nazioarteko sarea.

Informazio gehiago

Logo ESICenter

ESIcenter

Bikaintasunezko eskualde-zentroak dira, eta TECNALIAren konponbideak ezartzen dituzte beren eskualdeetan, beren kabuz edo TECNALIAren laguntzaz.

Informazio gehiago

Plataforma eVIA

eVIA plataforman

Era berean, eVIA plataforman hartzen du parte. Helburua da ikuspuntu teknologikotik gizartearen ongizatea eta kohesioa lortzeko gizarte-berrikuntzaren alorrean ekimen bateratuak sustatzea. Plataforman daude, besteak beste, ONCE Fundazioa, AMETIC, Karlos III.a Institutua eta Gurutze Gorria.

Osasun, ongizate eta gizarte-kohesiorako teknologien Espainiako plataforma teknologikoa

www.evia.org.es


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: