NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Edinburgoko Unibertsitateak eta TECNALIAk lankidetza-hitzarmena sinatu dute itsaso zabaleko energia berriztagarriak sustatzeko

2019.03.06

Punta-puntako ikerketa, berritzaileen eta industriaren mesederako

Nola Edinburgoko Unibertsitatea hala TECNALIA hamarkadatan izan dira itsaso zabaleko energia berriztagarrien alorreko ikerketaren abangoardian, eta hitzarmen bat sinatu berri dute orain arteko lankidetza-maila zabaltzeko. Hitzarmen horren bidez, teknologia, soluzio eta ezagutza berriak garatu ahal izango dituzte ozeanoko energien sektorerako.

Elkarlanarekin, ikerketako indargune osagarriak sustatuko dira bi erakundeetan, itsaso zabaleko energia berriztagarriei buruzko I+Gko proiektuetan lan egiteko, berritzaileekin, industriarekin eta Europa osoko herrialdeetako beste eragile garrantzitsu batzuekin batera. Nazioarteko beste merkatu batzuetan zer aukera dagoen ere aztertuko da, hala nola Txilen, Mexikon, Japonian, Txinan, Taiwanen eta Asiako hego-ekialdean.

Edinburgoko Unibertsitatearen eta TECNALIAren adierazpenak

Hau esan du Henry Jeffrey Edinburgoko Unibertsitateko Politika eta Berrikuntza Taldeko arduradunak: “elkartze horri esker, Edinburgoko Unibertsitateak Europako lider batekin elkarlan osoan aritzeko aukera izango du, gure proiektu ugarietako bazkideen onerako punta-puntako ikerketak eskaintzeko eta itsaso zabaleko energia berriztagarriak mundu mailan lehiakorrak izan daitezen laguntzeko. Oso pozik nago TECNALIArekin lan egiteaz; entzute handia du, Europan itsaso zabaleko energia berriztagarriei buruzko inpaktu handiko proiektuak garatzen”.

Jose Luis Villate TECNALIAKO Itsaso Zabaleko Energia Berriztagarrien zuzendariak, berriz, hau adierazi du: “Urte askoan elkarrekin lanean aritu ondoren, oso ondo dakigu zer pedigri duen Edinburgoko Unibertsitateak. Ahaleginak elkartuta, TECNALIAren irismena eta eskaintza areagotu ahal izango ditugu, eta, azken buruan, itsaso zabaleko energia berriztagarrien garapena bizkortu”.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: