NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ikerketako bigarren lankidetza-laborategia jarri dugu martxan, EHUrekin eta BCAMekin batera

2017.12.21

Itsas zabaleko energia berriztagarrietako I+G+B indartzeko asmoz

Hitzarmen bat sinatu dugu EHUrekin eta BCAMekin, itsas energia berriztagarriak ikertzeko baterako laborategi bat osatzeko: Joint Research Lab on OffShore Renewable Energy (JRL ORE)

Laborategi horren helburua izango da Euskadin itsas energien inguruan diharduten kolektibo guztien arteko hartu-emana erraztea eta sustatzea, eta masa kritikoa bateratzea proposamen lehiakorrak egiteko, bai ikerkuntzakoak, bai euskal industria-sarerako transferentziakoak, energiaren sektoreko enpresekin garapen teknologikoko proiektuak bultzatuz.

Halaber, JRL OREk Offshore Renewable Energy Masterrari (MORE) laguntza emango dio. MOREk Master Erasmus Mundus aintzatespena jaso du EHU buru duen nazioarteko master gisa, eta gurekin batera dihardute Strathclydeko Unibertsitateak (Eskozia), NTNUk (Norvegia) eta Nantesko Eskola Nagusiak (Frantzia). Laborategia erakunde horiekin eta, oro har, alderdi bakoitzaren bazkide estrategikoekin nazioarteko ikerketa-lankidetzak eratzeko erabiliko da, eta, hala, nazioarteko sareen sarean konexioak egiteko tresna izango da.

JRL OREren batzorde zientifikoan, EHUko, BCAMeko eta TECNALIAko zenbait erreferentziazko ikertzailek parte hartzen dute, eta Eider Robles doktorea da buru; TECNALIAko ikertzailea da, EHUko irakaslea, eta 15 urteko eskarmentua du itsas zabaleko energia berriztagarrien alorreko ikerketan.

Itsas energia berriztagarriak ikertzeko baterako laborategi berri hau (Joint Research Laboratory on Offshore Renewable Energy) osatzeko hitzarmena EUSKAMPUS Egunaren testuinguruan sinatu zen. Erakunde horretako ikertzaileen lankidetzako lan-jardunaldi bat da EUSKAMPUS Eguna (haien ekimenez sortua). Ekitaldi horretaz gain, zenbait lantegi egin ziren, non 100 ikertzailek baino gehiagok parte hartu baitzuten eta ezagutza-polo estrategiko hauetako erronka sozialei eta globalei aurre egiteko lankidetza-dinamikak landu baitziren: Marine Energy, Industry 4.0, Aquatic and Terrestrial Ecosystems, Data Science and Digitalisation, Health Sciences and Technologies eta New Materials.

EHU, BCAM eta TECNALIAren artean sortu den bigarren baterako laborategia da JRL ORE. Datu Analisirako Laborategia sortu zuten iaz.

Argibide gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: