NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Instalazio-enpresetan eraldaketa digitala bultzatzen

2019.03.07

Orientabidea, babesa eta laguntza teknologikoa ematea dute helburu lantegiek

Espainiako Instalazioen Enpresaburuen Federazio Nazionalak (FENIE) eta TECNALIAk eraldaketa digitalari buruzko lantegi batzuk sustatu dituzte Federazioari lotutako enpresa instalatzaileentzat.

FENIE 71 elkartek osatzen dute, eta, guztira, 15.000 enpresa baino gehiago biltzen dituzte. Gutxi gorabehera, 95.000 langile oso espezializatu dituzte, eta 7.900 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumena.

Lantegien helburua da enpresa horiei orientabidea, babesa eta laguntza teknologikoa ematea, haietan eraldaketa digitala sustatzeko, eguneroko martxan erabil dezaten. Eraldaketa digitalarekin lotutako hiru helburu hauek lortu nahi dira: sentsibilizatzea, gaitzea eta lehiakortasuna hobetzea.

Laneko mahaiak hiru fasetan egituratu dira, eta 2019an egingo dira guztiak:  sektorea objektiboki analizatuko eta indartuko da, digitalizazio-mailari dagokionez, gaur egungo beharretara egokitu dadin.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: