NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Metodologia berri bat klima-arriskua xehe analizatzeko

2018.06.25

Metodologia berri horrekin, bermatzen da proiektuak diseinatzean kontuan hartzen direla klimaren aldakortasuna eta klima-aldaketa

Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikako Institutuarekin batera, metodologia bat garatu dugu, bermatzeko proiektuen diseinuan kontuan hartzen direla klimaren aldakortasuna eta klima-aldaketa. Metodologia hori erabiliko du Andeetako Sustapen Korporazioa (CAF) – Latinoamerikako Garapen Bankuak proiektu-multzo batean, non klima-arriskuaren aurreanalisiak (APRC) adierazi baitu arriskua egon daitekeela.

Klima-arriskuaren analisi xehean (ADRC), informazio hau egongo da: 

  • ebaluatu behar den proiektuaren eskualdeko klimaren proiekzioak. Eskualdekako klimaren proiekziorik eskura izan ezean, halakorik egin behar den aztertuko da.
  • proiektuaren klima-arriskuaren maila, zenbait epemuga kontuan hartuta, eta hark eragiten dituen inpaktuak eta hartatik eratorritako aukera esanguratsuak identifikatuta eta balioztatuta. klima-arrisku horren maila jaisten laguntzeko jarduerak eta/edo klima-arriskuaren eragin positibo posibleak erabiltzea
  • jarduera horien azalpen xehea eta haien lehenespen-proposamen bat, analisiaren emaitzen arabera, inplementatzeko.

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: