NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIA gelan energia-metaketari buruz egindako lan batek irabazi du Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioaren 2018ko saria

2018.06.21

EHUrekiko lankidetza emaitza arrakastatsuak ematen ari da

Endika Robles telekomunikazio-teknologietako ingeniariak irabazi du Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioak master-amaierako lan onenari ematen dion 2018ko saria, lan honengatik: “Automatización de ensayos y análisis e implementación de algoritmos para la estimación del tiempo de vida en baterías de iones de litio” (“Litio-ioizko baterien bizitza kalkulatzeko saiakuntzak eta analisiak automatizatzea eta algoritmoak ezartzea”). Lana Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin du, TECNALIA gelan.

Energia metatzeko sistemek eta, zehazki, bateriek energia era lehiakor eta erakargarrian metatzeko aukera eman behar dute, hori baita gakoa energia berriztagarriak sare elektrikoan txertatzeko. Horretarako, funtsezkoa da baterien bizitza ahalik eta gehiena aprobetxatzea.

Endikaren arabera, saiakuntza esperimentalen multzo bat da bere lana, eta baterien balio-bizitza luzatzeko aukera emango duten algoritmoak garatu eta inplementatu ditu; hala, are eskurago jarri du sare elektriko adimenduna zabaltzeko aukera.

TECNALIA gela helburu honekin sortu zen: Ingeniaritza Eskolarekin lankidetza sustatzea arlo zientifiko-teknikoan, I+G+Bko jardueretan elkarrekin parte hartuz eta ikertzaileen trebakuntza partekatuaren eta etengabekoaren bidez. Gelak martxan daramatzan 17 urteetan, 240 ikaslek egin dute han karrera-amaierako proiektua, eta proiektu horiek alor askotako arazo industrialak konpontzen lagundu dute: energia-efizientzia, itsas energia, ibilgailu elektrikoak nahiz fabrikazio-sistema aurreratuak.

Informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: