Ekonomia zirkularra eta mikroalgak Industria kimikorako, energetikorako eta nekazaritza eta abeltzaintzarako produktuak lortzea

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ekonomia zirkularra eta mikroalgak: Industria kimikorako, energetikorako eta nekazaritza eta abeltzaintzarako produktuak lortzea

2018.06.01

Tokia: FICOBA erakustazoka – Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azoka (Iparralde Hiribidea, 43, 20302 Irun, Gipuzkoa)
Data: 2018.06.01
Ordutegia: 9:45 a 14:30 horas
Iraupena: 4 ordu eta 15 minutu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Doan
Alberto Bonilla
alberto.bonilla@tecnalia.com

Jardunaldi honetan, mikroalgen kultibo bidez sortutako produktuak lortzeko zenbait prozesu teknologiko aurkeztuko dira. Prozesu horietan, ekonomia zirkularreko eskeman oinarriturik, etapa batzuetan sortutako hondakinak ekoizpen prozesuko beste fase batzuetan baliatzen dira sarrera eta baliabide gisa.

Horrela, biofindegiko eredu bat aplikatuz, biomasa osorik aprobetxatzea eta dibertsifikazioa lortu nahi dira, balio erantsia duten produktuak lortzeko hainbat industria-sektoretarako; esate baterako, industria kimikoa, kosmetika-industria, industria farmazeutikoa, energetikoa eta abeltzaintza eta nekazaritzarena.

Jardunaldia FICOBA - Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokan egingo da, BIOTERRA 2018produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia-berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokarekin batera.

AGENDA

OrdutegiaGaia
09:15 Erregistroa eta artxiboa
09:45 Ongietorria. CYCLALG teknologia zentroen sarearen aurkezpena, algetan oinarrituz biofinketa bat garatzeko  (TECNALIA)
10:00 CYCLALGen (NEIKER-TECNALIA) egitura eta helburuak
10:30 Kosmetika eta farmazia-industriarako biomolekulak lortzea. Nekazaritzako Baliabideen Aplikazio eta Eraldaketarako Zentroa (CATAR-CRITT)
11:00 Nekazaritza- eta abeltzaintza- industriarako produktuak lortzea: proteinen eta karbohidratoen hidrolizatuak (NEIKER-TECNALIA)
11:30 Atsedenaldia - Kafea
12:00 Biodiesela lortzea (CENER - Energia Berriztagarrien Espainiako Zentroa)
12:30 Oinetakoen sektorerako itsasgarrietarako poliolak lortzea (TECNALIA)
13:00 Biogasa, pentsua eta ongarriak lortzea (Akitaniako Ingurumen eta Segurtasunerako Erakundea - APESA)
13:30 Enpresa elkartuen mapa interaktiboa (Nafarroako Industrien Elkartea - AIN)
14:00 Mahai-ingurua Eztabaida Jardunaldiaren ondorioak
14:30 Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldi honetan aurkeztuko diren prozesu teknologikoak CYCLALGen esparruan garatu eta balioztatu dira.

CYCLAG-LOGO logo-interreg-2016

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65ean finantzatu du CYCLALG, Espainia-Frantzia-Andorra Eskualdearteko V-A Programaren bidez (POCTEFA) Espainia-Frantzia-Andorra eremuko ekonomia-integrazioa eta gizarte-integrazioa indartzea da POCTEFAren helburua.  Mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzea du oinarri bere laguntzak, lurraldeko garapen jasangarriaren aldeko estrategien bidez.

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: