NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoa (BIPV). Nola hobetu zure etorkizuna eta zure negozioa?

2018.01.18

Tokia: Webinar
Data: 2018.01.18
Ordutegia: 16:00 a 16:40
Iraupena: 40 minutu
Antolatzailea: ISE / TECNALIA / ROOTER
Prezioa: Doakoa
Alberto Bonilla
alberto.bonilla@tecnalia.com

Eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoaren —BIPV, Building Integrated PhotoVoltaics— merkatua haziz doa gaur egun. Aurreikuspenen arabera, guztira 5,4 GW instalatuko dira 2013 eta 2019 artean, eta, 2020rako, % 13 izango da eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoa. BIPVaren urteko hazkunde-tasa konposatua % 18,7 dela jotzen da. Eraikinetan energia fotovoltaikoa integratzeko teknologiak funtsezko zeregina du energiaren aro berrian, non energia-kontsumo ia nuluko eraikinak sustatzen baitira (Nearly Zero Energy Buildings, NZEB).

Webinar honek SPOC bat (Small Private Online Course) aurkeztuko du, talde txikientzako onlineko ikastaro pribatu bat, non eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoaren azterketa sakon bat egingo baita: teknologia nagusiak, BIPV sistemen diseinua eta simulazioa, lege-esparrua, normalizazioari buruzko alderdiak, negozio-ereduak, instalazioa…

Webinarra norentzat den

Energia fotovoltaikoa eraikinetan integratzeko hainbat alor sakon ezagutu behar direnez (arkitektura, energia fotovoltaikoa, kudeaketa energetikoa, eraikuntza-prozesuak, efizientzia energetikoa, eraikinen prestazioak...), webinar hau eta BIPVari buruzko hurrengo SPCa, maila aurreratukoa, balio-kate osoarentzat da: Energia fotovoltaikoaren eta BIPVaren fabrikatzaileak, arkitektoak, energia-kontsumo ia nuluko eraikinetan lan egiten duten ingeniariak, energia fotovoltaikoaren instalatzaileak, energia-zerbitzuen enpresak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak, graduondoko ikasleak, energiari eta eraikingintzari buruzko aholkularitza-enpresak, eraikuntza-produktuen fabrikatzaileak, sustatzaileak, erabiltzeko prest entregatzen diren energia-proiektuen garatzaileak, udal-teknikariak...

BIPVaren oinarrizko kontzeptuak hobetu ulertuko dituzu eta negozio hau bideragarri bihurtuko

Agenda

  1. Eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoaren testuingurua: BIPV teknologiak eraikinen efizientzia energetikoaren gaur egungo ingurunean, BIPV sistemen diseinua eta simulazioa, lege-esparrua, normalizazioa, negozio-ereduak, instalazioa...
  2. Azterketa-kasu errealak: adibideko BIPV diseinu bat, BIPV instalazio erreal baten negozio-eredua.
  3. BIPVari buruzko maila aurreratuko SPOC ikastaroaren deskribapena: sarrera, edukiak, eskura dagoen materiala (bideoak eta bestelako ikus-entzunezko materiala, autoebaluazio-metodoak, etab.); ikaste-jarduera sozialak (onlineko foroak...), irakasleen edo aditu gonbidatuen panela, iraupena, prezioak...
  4. Parte-hartzaileentzako onura nagusiak, taldeka sailkatuta.

Eguzki Energia Fotovoltaikoaren TECNALIAko arduradun Eduardo Románek eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoaren egoera eta BIPVari buruzko SPOC ikastaro aurreratua aurkeztuko ditu.

IZENA EMAN

antolatzaileak

ise      Tecnalia-300x66         Rooter

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: