NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

IFAT-2018, uraren, hondakin-uren, hondakinen eta lehengaien kudeaketaren nazioarteko azoka

2018.05.14 - 2018.05.18

Tokia: Messe München - B2.241/340 standa (Messegelände 81823, Munich, Alemania)
Data: 2018.05.14 - 2018.05.18
Ordutegia: 09:00-18:00
Iraupena: 5 egun
Antolatzailea: Messe München
Alberto Bonilla
alberto.bonilla@tecnallia.com

Maiatzaren 14tik 18ra, IFAT egingo da Munichen, uraren, hondakin-uren, hondakinen eta lehengaien kudeaketaren nazioarteko azoka alegia. TECNALIAk B2.241/340 standean jarriko ditu ikusgai alor horietako dituen soluzio teknologikoak.

Hondakinetatik balioa ateratzeko zenbait teknologia garatu ditugu; besteak beste, konbinatu hidrometalurgikoen eta pirometalurgikoen bidez material kritikoak eta/edo estrategikoak berreskuratzeko teknologiak, prozesu termikoak aplikatuz interes ekonomikoa edo industriala duten metalak balorizatzekoak, likido ionikoen bidez hondakin elektriko eta elektronikoetatik metal kritikoak eta balio handikoak berreskuratzeko teknologiak (ionometalurgia) eta abar. Horretarako, likido ionikoak eta DESak garatu ditugu sektore berri eta balio erantsi handikoetan aplikatzeko (erregaien desulfurizazioa, lubrifikatzaileak, korrosioaren inhibitzaileak eta abar).

Bestalde, biomasaren eta korronte sekundarioen aprobetxamendu integralerako gure soluzio teknologikoek aurreikusten dute energiatarako (elektrizitatea, beroa, bioerregaiak) eta beste ekoizpen-prozesu batzuetarako lehengai alternatibo gisara erabil daitezkeela bata zein besteak. Biomasaren aprobetxamenduaren eta birziklatzearen balio-kateez dugun ezagutza zehatzari esker, negozio-eredu berriak bilatzen laguntzen diegu enpresei, lehiakorrago eta berritzaileago bihur daitezen.

Uraren tratamenduari dagokionez, hondakin-urak arazteko soluzioak garatu ditugu (CODa eta BODa kentzea), metodo kimikoak eta elektrokimikoak baliatuz. Balio erantsi handiko konposatu ionikoak berreskuratzen ditugu, mintzak presioz eta elektromintz bidez bereiziz (elektrodialisia, elektro-elektrodialisia), bai eta azidoak difusio-dialisi bidez ere. Horrez gain, gatzgabetze-lanetarako ere guztiz eraginkorrak dira gure teknologiak.

Bestalde, ekonomia zirkularraren alorrean ere egiten dugu lan. Produktuen eta ekoizpen- zein lurralde-sistemen jasangarritasuna areagotzeko eta balio ekonomikoa sortzeko diagnostikoak egiten ditugu, eta soluzioak prestatzen, bai enpresetarako (eraginkortasunaren bidez aurreztea, lehiakortasuna hobetzea...) bai sektore edo lurraldeetarako ere. Sinbiosi industrialarekin lotura duten enpresei negozio-aukera berriak sortzen laguntzen diegu.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: