NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Hiriak: klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko gakoak

2017.11.24

Hirien kalteberatasuna eta hartzen diren egokitzapen-neurriak ebaluatzea nahitaezkoa da erabakiak hartu ahal izateko

Canal de Amsterdam

CO2-emisioak igo egin dira aurten ere. TECNALIAk eta AZTI-TECNALIAk egindako azterketa baten arabera, gure hondartzek, batez beste, 20 metro egingo dute atzera 2100. urterako, itsas mailaren igoeraren ondorioz, eta nabarmen haziko dira uholdeak izan ditzaketen guneak.

Hiriak funtsezkoak dira Europako ekonomiarentzat, han baitaude kontinenteko ondasun, kapital eta biztanlerik gehienak. Hirien gaur egungo erronkarik handienetako bat klima-aldaketarekin loturik gero eta maizago gertatzen diren muturreko gertakari klimatikoei aurre egitea da. Tokiko eta eskualdeko agintariek aurre egin behar diete erronka horiei, eta besteak beste horretarako bildu dira klimari buruzko goi-bileran, Bonnen (COP23).

Kalteberatasuna eta hartzen diren egokitzapen-neurriak ebaluatzeko zenbait metodologia eta tresna aurkeztu dira goi-bilera horretan, eta tresna horiek prestatzen lagundu dugu guk. Tresnon helburua erabakiak hartzen laguntzea da, bai eta udalen erresilientzia handitzeko egokitzapen-estrategia sendoak prestatzen laguntzea ere.

Gaiari buruzko argibide gehiago 

Harremanetarako

Efren Feliu

Klima Aldaketara Egokitzeko Sailaren gerentea

Bidali mezu elektroniko bat


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: