NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoak egiteko prozesuetan digitalizazioa eta BIM sistemak erabiltzearen alde egiten dugu

2018.05.17

BIM sistemaren onurak birgaitze-proiektuetara zabaltzeko lanean ari gara

BIM (Building Information Model) eredua gero eta ohikoagoa da eraikuntza-lan berrietako proiektuetan, baina ez hala birgaitzekoetan. Eraikinak birgaitzeko proiektuak askotarikoak dira, eta faktore askoren mende daude: eraikinaren benetako egoera islatzen duen dokumentazioa badagoen, esku hartzean asmo handiak dauden edo ez, parte hartzen duten eragileen gaitasun teknologikoa, etab. Horregatik, oso konplexua da BIM eredua halako proiektuetan instalatzea.

TECNALIAn, metodologia bat lantzen ari gara, bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoko proiektu batean parte hartzen duten eragileen jarraibide izan dadin BIM eredua prozesu osoaren bizkar-hezur gisa ezartzeko orduan, eta, halaber, plataforma digital bat garatzen ari gara metodologia hori ezartzen laguntzen duten tresna informatikoak integratzeko: askotariko datu-iturriak erabiliz (proiektuen memoriak, 2D planoak, laser bidezko eskanerrak, etab.) eraikinen BIM modelizazioak egiteko tresnak, simulazio-tresnak eta proiektuko lantaldearen kolaborazio-tresnak.

Horrela, lehendik badauden eraikinen birgaitze-proiektuetara zabaltzen ditugu BIM ereduaren onurak (esku-hartzeen kalitate hobea, exekuzio-denbora laburragoak, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa, kostu txikiagoak, etab.).


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: