NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

“Espainiako eraikuntza-sektoreko birgaitze energetikorako epe luzeko estrategia” prestatzen lagundu dugu

2020.10.02

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Hiri Agenda eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiarekin batera egin dira lanak

TECNALIAk Europar Batasuneko herrialdeetako birgaitzeari laguntzeko finantziazio-eredu berritzaileei eta politikei buruzko konparazio-azterketa egin du. Ikerketaren lehen zatian, birgaitze-politika publikoen ikuspegi orokorra aztertzen da, azken urteotako politiken interesagatik eta garrantziagatik hautatutako bi herrialdetan: Frantzia eta Alemania.

Azterlanaren bigarren zatian, EBko herrialdeetako jardunbide egokien kasu zehatzak aztertzen dira, gaikako sei kategoriatan antolatuta: inbertsioen finantziazioa eta mobilizazioa; proiektuak gehitzea eta industrializazioa; hirigintzaren bidezko finantziazioa (eraikigarritasuna handitzea); energia-pobrezia arintzeko politikak; One Stop Shops (OSS) eta "giltza eskura" zerbitzuak; eta Building Renovation Passport / Pasaporte Energetikoa.

Esperientzia horietako bakoitzerako, Espainian duten aplikagarritasuna aztertzen da, eta transferitzeko gomendioak ematen dira. Halaber, parke eraikiaren birgaitze energetikoa finantzatzeko programa bat diseinatzeko funtsezko elementuak laburtzen dira.

Nabarmentzekoa da Espainiako Estrategiak bikain balorazioa eskuratu duela eta aurkeztutako estrategietan onena dela jasotzen dela Buildings Performance Institute Europe (BPIE) aholkularitza-enpresa independentearen txostenean.

Informazio gehiago 

  • Jarri harremanetan Patricia Molina lankidearekin
  • Espainiako eraikuntza-sektoreko birgaitze energetikorako epe luzeko estrategia, ERESEE 2020.
  • Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010eko maiatzaren 19ko 2010/31/EB Direktibaren 2 bis artikuluak (2018/844 (EB) Direktibak aldatua) ezartzen du estatu kide bakoitzak epe luzerako estrategia bat prestatuko duela bizitegi-eraikinetako parke nazionalak (bai publikoak, bai pribatuak) berritzeko, 2050a baino lehen energia-eraginkortasun handiko higiezin-parke deskarbonizatu bihurtuz, eta lagunduz ekonomikoki errentagarria izan dadin lehendik dauden eraikinak ia batere energia-kontsumorik gabeko eraikin bilakatzea.
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: