NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Hirietako airearen kalitatea hobetzen ibilgailuen zirkulaziotik hurbil dauden guneetan

2019.02.25

Otsailaren 7an, sistemaren bi prototipo instalatu ziren Gasteizen

Ibilgailuen zirkulazioak hirietan sortzen duen poluzio atmosferikoa urritzen duen sistema bat garatzen ari gara, beste batzuekin batera. Sistemak goroldioak erabiltzen ditu iragazki begetal gisa, eta hiri-inguruneko airearen kalitatea hobetzen du. Horrek ondorio zuzenak ditu herritarren bizi-kalitatean.

Lehenengoz jarri dira goroldiook EAEko hiri batean. Bertako goroldioak dira, eta ibilgailuek aireratzen dituzten partikuletan dauden metal astunak biometatzeko ahalmena dute; fatxada baten edo landare-panel baten itxura dute.

Adierazleetan oinarritutako GIS metodologia

Air Gardenek eta Kimubatek, TECNALIAren laguntzarekin, GIS metodologia bat garatu dute, adierazle meteorologikoetan, hiritarretan eta sozialetan oinarritua. Haren bidez, soluzioak kokatzeko gune egokienak zein diren zehazten da; laborategian, goroldioen karakterizazioa egiten da, kutsatzaileak xurgatzeko ahalmenaren arabera (saiakuntza-prozedura batekin eta berariazko ekipamendu batekin), ura xurgatzeko ahalmenaren arabera eta lehortze-zinetikaren arabera; azkenik, landan baliozkotzen dira.

Gasteizen prototipoa jartzeak aukera ematen du ikusteko zer portaera duen sistemak bere behin betiko kokalekuan, goroldio-espezieek metal astunak iragazteko zer iragazte-ahalmen duten, eta, halaber, goroldioek zer mantentze-lan behar duten. Hala, behar diren doikuntzak egin ahal izango zaizkio merkaturatu aurretik.

Prototipoa Hazitek MOSSFILT proiektuaren esparruan garatu da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu dute.

Informazio gehiago

Jose Miguel Abascal (647 401 537)

FotoMOSSFILT2

 


Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: