NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Iñaki Piñero TECNALIAko ikertzailea, errepide-zubien ikuskaritzako Espainiako aditu gisa hautatua

2018.12.20

Training School batera joan zen, ikerketa zientifikoa eta teknikoa koordinatzen duen Europako gobernu arteko sare batek, COST ACTION TU1406-k, gonbidatuta

Joan den azaroan, Greziako Tesalonikako Training School batera gonbidatu zuten Iñaki Piñero, Building Technologieseko azpiegitura-ikertzailea, errepide-zubien ikuskaritzan aditu gisa jardun zedin. COST ACTION TU1406-k antolatu zuen topaketa, Aristoteles Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko Saila eta Egnatia Odos AE ingeniaritza-bulegoa laguntzaile zirela.

Europako ikerketa zientifikoa eta teknikoa koordinatzen duten gobernu arteko europar sare nagusietako bat da COST (European Cooperation in Science and Technology). Europako ikerketa zientifikoa eta teknikoa sendotzea du xede; horretarako, ikertzaileen arteko lankidetza-sareen sorrera finantzatzen du.

Zubietan egitura-ikuskaritzak egiten dituzten Europako zenbait herrialdetako adituak (Austria, Frantzia, Norvegia, Letonia, Turkia, Mazedonia, Zipre, Belgika, Hungaria, Israel, Herbehereak, Grezia eta Espainiakoak) jardun ziren topaketan beren jarduera-metodoez eta COST ACTION TU1406-n erabiltzen ari diren ebaluazio-prozedura eta metodologia berrienez.

Zenbait zubitan egindako landa-lanek erakutsi zutenez, desberdintasun handiak daude Europako herrialde batzuetatik beste batzuetara adierazleak kuantifikatzeko eta helburuak zehazteko moduari dagokionez.

TECNALIAk ere gogotsu esku hartzen du prozesu horretan, zeinaren helburua hau baita: elkartzea ikertzaileak, kontserbazio-lanak egiten dituzten enpresak eta horrelako azpiegituren jabeak, Europa osorako irizpide bateratu bat lehenbailehen adosteko.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: