NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Txileko Unibertsitatearekin, CTec Eraikuntzaren Zentro Teknologikoa garatzeko

2017.12.21

Berrikuntza sustatzen duten ekimenen bidez Txileko industriaren produktibitatea handitzea da zentroaren helburua

Argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Fernando Yáñez, Idiem-go zuzendaria; Javier Urreta, TECNALIAko Eraikuntza Jasangarriaren dibisioko zuzendaria; Marcela Angulo, Corfo-ko Gaitasun Teknologikoen gerentea, eta Patricio Aceituno, FCFMko dekanoa

Joan den azaroan, jardunaldi arrakastatsu bat egin zen Txileko Santiagon, CTec Eraikuntzaren Produktibitatea eta Jasangarritasuna Sustatzeko Zentro Teknologikoaren aurkezpena ofizial egiteko.Zentro horrek industriaren produktibitate-mailak handitu nahi ditu, berrikuntza eta industriaren eragileen artean elkarlana sustatzeko ekimenen bidez.

CTec zentroa sortuta, batera garatuko dira zenbait ekimen teknologiko, zeinak baliagarriak izango baitira, berrikuntzari esker, Txileko eraikuntzaren industriaren garatze-gaitasuna eta eskaintza hobetzen laguntzeko.
Ctek hamar urteko proiektua da; ezagutza nazionala eta trebetasun globala batzen ditu, eta Corforen “Berrikuntzarako Gaitasun Teknologikoak Indartzeko eta Sortzeko Programa”n sartzen da. Proiektuaren helburua da eraikuntzaren sektorearen eraldaketa-prozesua industria produktibo eta jasangarriago baterantz bultzatzea, berrikuntza teknologikoko ekosistema baten garapena sustatuz.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: