NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Bikaintasunezko ikertzaile-taldea

GREEN CONCRETE RESEARCH proiektuaren xedea da zementu-material berriak eta haien prozesuak diseinatzea (asmatzea!), gure bezeroekin partekatzen ditugun negozio-ereduak bilatzeko. Green Concrete Research proiektuaren berezitasunetako bat da diseinu konputazionalean lan asko egiten duela, eta horrek asko murriztu ditzake saiakuntza-faseko kostuak eta denbora.

Abangoardiako gaiak ikertuz (hala nola ingeniaritza “gel-nomikoa”, klinkerraren nanoingeniaritza, fotokatalisia edo zementu-materialen autokonponketa), Green Concrete Researcheko taldeak nazioarteko onarpena lortu du, bai patente-ekoizpenari dagokionez, bai ikerketa-artikuluei dagokienez, bai nazioarteko proiektuetan izandako parte-hartzeari dagokionez…

Green Concrete Researcheko taldeak duela gutxi sinatu du lankidetza-hitzarmen bat, “M2UN, Multi-scale Materials Under the Nanoscope”, GDRIrekin (Groupe du Researche Interna); nazioarteko sare zientifiko esklusibo bat da, eta CNRS, MIT, Berkeleyko Unibertsitatea, ETH Zurich eta TECNALIA bera daude hitzarmen horretan.

Era berean, Green Concrete Researcheko taldeak zuzentzen du BASKRETE ekimena ere (The Basque Initiative for Cement and Concrete Research). Donostia International Physics Center (DIPC), Materials Physics Center (MPC) eta UPV/EHU erakundeek ere hartzen dute parte ekimen horretan, eta, hari esker, EAE zementuaren eta haren deribatuen ikerketan bikaintasunaren nodo bilakatzea espero da.

Green Concrete Research taldeari buruzko informazio gehiago hemen.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: