NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

REHABEND 2018 Biltzar euro-amerikarra: “Eraikuntzaren patologia, birgaikuntzaren teknologia eta ondarearen kudeaketa”

2018.05.15 - 2018.05.18

Tokia: San Frantzisko Real monasterioa, Cáceres
Data: 2018.05.15 - 2018.05.18
Iraupena: 3 egun

Izugarrizko garrantzia dute eraikuntzaren sektorerako Patologia, birgaikuntzaren teknologia eta ondarearen kudeaketa gaiek, REHABEND biltzarrean jorratuko direnek, hain juxtu ere. Horregatik antolatu da foro hau, non aipatutako gaien gaineko ezagutza teorikoetan eta jarduera praktikoetan azken urteotan izandako aurrerapenak aztertuko baitira.

Europako eta Amerikako bederatzi herrialdetako 14 erakundek antolatu dute biltzarra, eta Kantabriako Unibertsitateak —Eraikuntzaren Teknologiaren Taldearen bidez (GTED-UC)— eta Extremadurako Unibertsitateak zuzentzen dute.

Gai hauek jorratuko dira biltzarrean:

  • Proiektuen aurretiko azterketak
  • Esku-hartze proiektuak
  • Esku-hartzeetarako planak eta teknologiak, eta zenbait adibide
  • Mantentze-lan eta kontserbazio prebentiboa
  • Hedapena eta sustapena

Harrera bikaina izan dute biltzarraren aurreko sei deialdiek, eta aipatutako gaietan diharduten espezialista espainiar eta atzerritar asko elkartu dira. Adibide bat jartzearren, 2016ko biltzarrean 500 laburpen baino gehiago aurkeztu ziren eta, haietatik, 315 txosten hautatu ziren. Mundu osoko 33 herrialdetako ordezkariak bertaratu ziren, batez ere Europakoak eta Amerikakoak.

Hauek izango dira biltzarreko hizkuntza ofizialak: ingelesa, italiera, portugesa eta gaztelania.

Toki ezin egokiago batean egingo da biltzarra: Cácereseko San Frantzisko Real monasterioan. Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk hiri horretako alde zaharra 1986an, Erdi Aroko eta Errenazimentuko mundu osoko hiri-multzo osoenetako bat baita.

Argibide gehiago:  http://www.rehabend.unican.es


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: