NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Patenteak

Eko-zementoEkozementua, energia gutxiago kontsumitzen duena.

TECNALIAk, CSICekin batera, zementua ekoizteko teknologia berri bat garatu du, errauts hegalari izeneko azpiproduktu industrial bat darabilena. Sintesi-metodoa tratamendu hidrotermala eman ondoren tenperatura baxuan kiskaltzean datza, eta metodo tradizionalek baino energia-kontsumo askoz txikiagoa du. Hala, jasangarritasunari erasaten dioten bi arazo nagusiri egiten zaie aurre: alde batetik, hondakina erabiltzen da zementua fabrikatzeko lehengaitzat; bestetik, energia gutxiago kontsumitzen da fabrikazio-prozesuetan. Horrek guztiak onurak dakartza, bai ekonomia aldetik, bai ingurumen aldetik.

  • Patenteak EP 1719741 B1, CA 2 537 283 C, ES 2 306 992 T3. Construction cement and method for the production thereof. Argitaratze-data: 14/05/08

 

ke trazatzaileaAireztapen-probetarako ke trazatzailea sortzeko ekipoa

Ke trazatzailea sortzeko ekipo hau aireztapen-probetan erabiltzeko (gasen tenperatura altuegia ez bada), jarduera-jarraibideak eta suteetako instalazioak egiaztatzeko eta geometria-kontuengatik espazio libre askorik ez duten azpiegituretarako da. Sortzen duen kea ikusgaia da, garbia eta tenperatura baxu samarrekoa, baina haren bereizgarria da ez diola egiturari eragiten, ez estetika aldetik, ez egitura aldetik.

  • Nazioarteko patentea: PCT/ES2009/070203, 03/06/2009

 

Potentzia handiko suteen saiakuntzak egiteko ekipoaPotentzia handiko suteen saiakuntzak egiteko ekipoa

Eraikin edo azpiegitura batean sutea gertatuz gero keak izango lukeen nondik norakoa eta bilakaera simulatzen ditu ekipo honek, ke bero eta garbia sortuta. Ekipoak sortzen duen kea beroa, ikusgaia eta garbia da. Beraz, kearen benetako jokaera erreproduzitzen da, kearen eraginpeko egiturari kalterik egin gabe, ez egituran bertan, ez itxura aldetik.

  • Nazioarteko patentea: PCT/ES2009/000117, 04-03-2009

 

zementu-matrizeakPrestazio handiko zementu-matrizeak sortzeko nanoteknologia

Oinarritzat zementua hartuta errendimendu handiko materialak (erresistenteak eta iraunkorrak) sortzea da eraikuntza-sektorearen erronketako bat. TECNALIAk organosilizio-molekulez hibridatutako zementu-matrize bat atera du. Zementu tradizionalak baino propietate hobeak ditu erresistentzia mekanikoaren aldetik; oso iraunkorra eta prozesagarria da, besteak beste. EP 2388240 A1 patente europarraren —Hydraulic cement comprising organosilicon nanoparticles— babesa duen asmakizun honek deskribatzen du nanopartikulen sintesi- eta funtzionalizazio-prozesua zertan den eta zementu-matrizean nola txertatzen den, eta garrantzi berezia ematen dio amino taldeekin funtzionalizatutako silizio-nanopartikulak erabiltzeari.

  • Patentea: EP 2388240 A1 Hydraulic cement comprising organosilicon nanoparticles. Argitaratze-data:2011/11/ 23.

 

Errezel-horma fotovoltaikoaErrezel-horma fotovoltaikoa

Asmakizun honi esker, errazago instalatzen dira energia aprobetxatzeko sistemak eraikinen fatxadetan. Zelula fotovoltaikoen bidez lortzen da hori, eta arazo gutxiago izaten dira, hala, panel fotovoltaiko bakoitzari dagozkion potentziako unitate elektronikoak muntatzeko eta kable eta euskarriak jartzeko lanetan. Asmakizunaren azken xedea da instalazio horien diseinua, instalazioa eta mantentze-lanak erraztea, konexio/deskonexio eta berehalako erabilera kontzeptuak garatuz.

Patente-eskaera: "MÓDULO FOTOVOLTAICO PARA MUROS CORTINA Y MURO CORTINA QUE COMPRENDE TALES MÓDULOS FOTOVOLTAICOS":

  • Espainiako patentea: P201031960. 2010eko abenduaren 27a.
  • Nazioarteko patentea: PCT: PCT/ES2011/070902, 2011ko abenduaren 26a.

 

ModultarEguzki-kolektore pasiboaren modulua eraikuntza-inguratzaileetarako. MODULTAR

Eraikinak energia aldetik birgaitzeko inguratzaileko trukagailu termikotzat erabiltzeko sistema industrializatua. Inguratzaile bikoitzeko sistema bat du, arina, zehatza, eraikuntza lehorrekoa eta edozein eraikinetara egokitzeko moduko modularra duena.

Eguzki-energia atzitu, biltegiratu eta banatzeko sistema bat da. Eraikinaren oinplanoan inguratzaile bikoitzeko sistema pasibo bat du: kanpoko orria beirazkoa eta erdigardena da; barruko orriak isolamendua du eta fasez aldatzeko materiala, energia termikoa atzitzeko edo metatzeko, eta aireztapena kudeatzeko sistema adimenduna.

  • 2011ko uztailean argitaratu zen TECNALIAren PCT WO/2011/080356 PATENTEA.

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: