NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Negozio-aukerak

TECNALIAn IDEIA on bat NEGOZIO bikain bihurtzeko egiten dugu lan. Horretarako, bezeroei gure balio-katea osorik eskaintzen diegu:

CadenaDeValor eu

Berrikuntza Estrategiak lehiakortasuna indartzen duten negozio aukeren identifikazioan saiatzen da. Era horretan, estrategia eta teknologia lotzean espezializaturio talde multidiszipliatu batean oinarritzen da. Gure balio diferentziala da estrategia orokorra eta teknologia lotzea, betiere, jarduten ditugun merakatuen eta teknologiaren ezagutza sakona kontuan izanda.

Fases 20EI_eu

ARRAKASTA KASUAK

 Berrikuntza Estrategiak Dibisioak hainbat enpresaren negozio-aukerak identifikatzen lagundu du, hala nola:

EZAGUTU EZAZU FOTOIKATZen IRITZIA

Estrategia pertsonalizatu bat garatu du FotoIkatz argazkigintza-enpresarentzat.

Zehazki, garatu nahi den produktu-berrikuntzak 1.727.000 erabiltzaile potentzial berri ditu. Alde horretatik, estimazioek diote, % 2ko merkatu-kuota aurreikusiz, % 15ek egingo duela eskaeraren bat. Hau da, 5.181 erabiltzailek egin lezakete erosketa-motaren bat.

EZAGUTU EZAZU GOIEKIren IRITZIA

Goierriko enpresa laguntzaileen talde batentzako produktu propio berri bat asmatzeko, kontzeptualizatzeko eta garatzeko prozesua. Produktu berri bat sortu du TECNALIAk enpresekin batera: balorizatzeko gaitasun altuko produktuak bereizteko makinak.

Asmatu den produktuaren bi prototipo izan dira lanaren emaitza. Haien bidez baliozkotu ahal izan dira merkatu-bideragarritasuna, teknologikoki fabrikatzeko modukoak diren, erabiltzaileek produktua desiratuko duten eta denboran iraungo duten. Gainera, merkatuan kuota handiagoa izatearren, etorkizunean elkarlanean jarduteko oinarriak ezarri dira.

EZAGUTU EZAZU EKOETXEren IRITZIA

TECNALIAk berriz diseinatu duen negozio-ereduak onlineko negozio-plataforma bat garatzea ekarri du, eta horrek aukera eman dio fakturazioa % 40 baino gehiago igotzeko. Negozio-ereduan eta eraginkortasun energetikoan garatutako irtenbideek balio-proposamena abiarazteko eta hobetzeko aukera eman diote Ekoetxeri.

MORTE-REN ERITZIA EZAGUTU EZAZU

TECNALIA-k Morte lehiakorrago izan dadin produktuen dibertsifikaizorako estrategia pertsonalizatua garatu du.

BELLOTA-REN ERITZIA EZAGUTU EZAZU

TECNALIA-k estrategia pertsonalizatu bat garatu du produktuaren dibertsifikazio, zerbitzu berri eta merkatu berrietan aukerak identifikatzeko, Bellota lehiakorrago izaten ahalbidetuko duena.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: